• ES
  • EU
  • EN


Aurreinskripzioa


Listas de admisión

  1- Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Titulazioaren bidez
  2- Ikasketak eta/edo unibertsitatea aldatuz eta atzerriko unibertsitateko ikasketen bidez
  3- Beste onarpen zerrenda batzuk: 25, 40, 45...

4.- ITXAROTE ZERRENDAREN ETA BETE GABEKO IKASPOSTUEN ZERRENDAREN KUDEAKETA uztailaren 28tik aurrera

A.- Itxarote zerrenda duten titulazioak
Uztailaren 28an argitaratuko da onartuen azkeneko zerrenda. Aurreinskripzioa egin bazenuen eta uztailaren 28ko zerrendan onartu ez bazaituzte edo uztailaren 5eko eta 21ekoetan itxaron zerrendan gelditu bazara, eta itxaron zerrendan jarraitu nahi baduzu, prozedura honi jarraitu behar diozu:

  1. ESKAERA. Itxaron zerrendan jarraitu eta bete gabeko posturik egonez gero horretan onartua izateko aukera eduki ahal izateko, esteka honen bidez eskatu behar duzu: itxaron zerrendan sartzeko eskaera. Epea: uztailaren 31tik abuztuaren 2ra azken eguneko 14:00ak arte.
    Espresuki hala adierazita soilik agertuko zara itxarote zerrendetan.
    Kontuan izan ohiko aurreinskripzioan itxarote zerrendan gelditu ziren ikasleek lehentasuna dutela ohiz kanpokoan izena eman zutenen aurrean. Itxaron zerrendako behin betiko posizioak ez dira epea bukatu arte jakingo.
    Behin betiko itxaron zerrenda abuztuaren 3an argitaratuko da, 14:30etik aurrera: Behin betiko itxaron zerrenda - (Itxaron zerrenda pdf-n)abuztuaren 3a
  2. ONARPENA: ikasposturen bat bete gabe gelditzen bada eta hura betetzeko onartzen bazaituzte, SMS baten eta mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaizu.
  3. ONESPENA: jakinarazpena jaso eta BI EGUNEKO epean, ikaspostua oraindik ere interesatzen bazaizu, berretsi egin beharko duzu, helbide honetara mezu bat bidaliz: acceso@unavarra.es. Behin berrespena bidalita, mezu elektroniko bat jasoko duzu, matrikula egiteko data eta jarraibideak adieraziz.

    Prozedura hori irailaren 19ra arte egongo da zabalik.

B.-  Itxaron zerrendarik ez daukaten edo bete diren titulazioetarako: Bete ez diren titulazioak irailaren 14a (informazio +)

Onartuen zerrenda hauen bidez: hautaprobak, LH, tituludunak

Web-orri honetan eskatzaile bakoitzaren egoera kontsultatzeko aukera egongo da: onartua izan den edo bere zenbakia itxaron-zerrendan. Pasahitza berreskuratu

 

ONARTUEN ZERRENDAK

 

 

Behin betiko itxaron zerrenda - (Itxaron zerrenda pdf formatuan) abuztuaren 3a
Sarrera probarik gabeko Batxilergokoen itxaron zerrenda (LOE edo atzerritarrak)  irailaren 14a

Erne: uztailaren 28ko zerrendek ez daukate itxaron zerrendarik; bi egoera baino ez daude, hots, onartua eta agertu gabea (ez onartua). Ez bazara onartua izan eta itxaron zerrendan agertu nahi baduzu, esteka honen bidez eskatu behar duzu: itxaron zerrendan sartzeko eskaera. Epea: uztailaren 31tik abuztuaren 2ra.

      Onartuen zerrenda 2017/07/28
      Itxaron zerrenda (kirolariak) 2017/07/28
      Sarrera probarik gabeko batxilergoa (LOE edo atzerritarrak): onartuak eta itxaron zerrenda 2017/07/28
      25 urtetik gorakoen zerrenda, onartuak eta itxaron zerrenda 2017/07/28
      40 urtetik gorakoen zerrenda  2017/07/28

Uztailaren 28ko zerrenden atalase notak

BEUSeko eta LHko onartuen zerrenda osoaitxaron zerrenda 2017/07/21

Aurreinskripzioa egin duten ikasleek sms bat jasoko dute sakelakoan. Onartuen zerrenda osoak eta itxaron-zerrendak Iruñeko campuseko Ikasgelategian argitaratuko dira.

Bigarren aukeran onartu naute, zer egin behar dut?/ Itxaron-zerrendan nago aipatu ditudan titulazioetan, zer egin behar dut?/ Beste unibertsitate batean onartuko ote nauten zain nago... Galdera honen eta beste batzuen erantzuna HEMEN

Onarpena eta matrikula 2017/18
  Onartuen zerrenda Erreklamazioak MATRIKULA
1.a Uztailaren 5ean, 12:00etan Uztailaren 13, 14 eta 17an (9:00etatik 13:00etara, eta, 17an, 8:30etik 14:30era) 2017ko uztailaren 18, 19 eta 20an Lehenengo eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:00etara
2.a Uztailaren 21ean, 12:00etatik aurrea Uztailaren 24 eta 26an Uztailaren 26an 9:00etatik 14:00etara
3.a Uztailaren 28an, 12:00etatik aurrera* Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean Uztailaren 31n 9:00etatik 14:00etara
  Abuztuan onartutako ikasleak, beste ikasle batzuk matrikulatu ez direlako edo matrikula baliogabetu dutelako Abuztuarean 31n 9:00etatik 14:00etara

*Uztailaren 28an: - ohiz kanpoko epean aurreinskripzioa egin dutenen onartutakoen lehen zerrenda.

                               - unibertsitateko titulazioaren bidezko onartutakoen lehen zerrenda.

Ikaslea data jakin batean onartua izan bada, eskubidea izango du ezartzen den matrikula-epean bakarrik egiteko matrikula. Bestela, ikaspostua gordetzeko eskubidea galtzen da.

Onartuta egon arren matrikula epean egiten ez dutenek, edo egindako matrikula baliogabetzeko eskatzen dutenek, esleitutako ikaspostua hutsik uzten dute, eta ikaspostu hori onarpen zerrendan dagoen hurrengoari esleituko zaio, hurrenkera errespetatuz. Arrazoi horregatik daude onartuen zerrenda bat baino gehiago.

  • Lehenik, ikaspostuak esleitzen zaizkie urteko ohiko deialdian sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei, edo aurreko urteetako ohiko edo ohiz kanpoko deialdietan, aurreinskripzioak behar zen epean egin zituztenei, behar zen dokumentazioa aurkeztu bazuten.
  • Bigarrenik, aurreinskripzioko ohiz kanpoko aldian, urteko ohiz kanpoko deialdian sartzeko baldintzak gainditzen dituzten ikasleei esleitzen zaizkie ikaspostuak, edo eskaera epearen barruan aurkeztu ez zutenei, lehen aldian ikaspostuen eskaintza bete ez zen titulazioetarako bakarrik.

Gradu batean onartua bazara, alde batera utzita matrikulatuko zaren edo ez, onartuen hurrengo zerrendetan ere kontuan hartuko dira zure lehentasunen artean aurretik jarri zenituen ikasketak, baina baliogabetu egingo dira ondoren jarri zituen titulazioak. Gero beste lehentasunezko aukera batean onartua bazara, matrikula hau baliogabetzeko mezu bat bidali behar duzu grado@unavarra.es posta elektronikoko helbidera NANarekin batera eta berrian matrikulatu.

 

Onartuen zerrendak unibertsitate eta/edo ikasketa aldatzearen bidez eta atzerrian unibertsitate ikasketak hasi (edo bukatu) dituzten ikasleak

   -- Ikasketak eta unibertsitatearen aldatzearen bidez:
           2017ko maiatzaren 23an, behin-behineko zerrenda
           Erreklamazioak: maiatzaren 24tik 26ra arte
           Behin betiko zerrenda: maiatzaren 30ean (936/2017 Ebazpena). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2017ko uztailaren 13an amaituko da.

    -- Atzerrian unibertsitate ikasketak hasi (edo bukatu) dituzten ikasleak:
           2017ko maiatzaren 23an, behin-behineko zerrenda
           Erreklamazioak: maiatzaren 24tik 26ra arte
           Behin betiko zerrenda: maiatzaren 30ean (979/2017 Ebazpena). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2017ko uztailaren 13an amaituko da.

Behin betiko zerrenda argitaratzen denean, onartutakoek 2017ko uztailaren 28ra arteko epea dute Gradu Ikasketen Atalera joateko (Administrazio eraikina, 8:30etik 14:30era), kredituak aitortzeko eskaeraren prezio publikoa ordaintzeko (40,22 €).
Gero, kredituak aitortzen dituen ebazpena jasotzen dutenean, dagokion prezioa ordaindu beharko dute.
Matrikula: ikasleei banaka jakinaraziko zaie
           

Beste onarpen zerrenda batzuk