• ES
  • EU
  • EN


Aurreinskripzioa


Dokumentazioa

                      

Dokumentazioa aurkezteko edo bidaltzeko epea:
Ohiko aurreinskripzioa: 2018ko ekainaren 15etik 22ra arte (22an bidalitako dokumentazioa baliozkoa da).
Ohiz kanpoko aurreinskripzioa: 2018ko uztailaren 20tik 23ra arte (23an bidalitako dokumentazioa baliozkoa izango da).

Non aurkeztu:
- Iruñean, Sarbide Bulegoan (Administrazio eraikinean) astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
- Tuterako Campusean
- posta ziurtatuaren bidez, helbide honetara: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Aurreinskripzioa - 204 postakutxa - 31080 Iruñea

**  Dokumentazioa bulegoetan aurkezten bada, jatorrizkoa eta fotokopia eman behar dira. Posta ziurtatuaren bidez bidaltzen bada, fotokopia konpultsatuak bidali behar dira, NANarena izan ezik.

Kontsultatu hemen zure sarbidearen arabera aurkeztu behar duzun dokumentazioa:

>> Batxilergoa+Sartzeko proba   >> Aurreko hezkuntza-sistemaren araberako Batxilergoa
>> Lanbide Heziketa   >> Unibertsitate titulazioa
>> EBko atzerriko Batxilergoa, Nazioartekoa   >> 25 urtetik gorakoak
>> EBtik kanpoko atzerriko Batxilergo homologatua   >> 45 urtetik gorakoentzako proba NUPen
>> Unibertsitate edo ikasketa aldaketa   >> 40 urtetik gorakoentzako proba NUPen
>> Atzerrian unibertsitate ikasketak hasi edo bukatu dituzten ikasleak  

Ikaspostua eskatzen bada EAZko Graduko Nazioarteko Programan, EAZ eta Ekonomiako Gradu  Bikoitzeko Nazioarteko Programan edo Gradu bikoitza EAZn eta Zuzenbidean, aurreinskripzioaz gainera ingeleseko  B2  mailako edo goragoko mailako ingelesezko ezagupenak (ingeleseko mailak egiaztatzeko egiaztagiriak) egiaztatu behar dira, edo, bestela, inskripzioa egin eta Ingeleseko proba hau gainditu behar da Unibertsitatean.

Mientras no acredites tu nivel de inglés B2 o superior, en la consulta de preinscripción aparecerá que te encuentras “Pendiente de acreditar requisitos” en aquellos grados en los que se exige. Mientras aparezca este estado en la consulta, no podrás figurar en las listas de admitidos y en espera de dichos grados. Por ello es muy importante que presentes en plazo el certificado que acredite tu nivel.

Kirolarien kupoa erabiliz sartu nahi baduzu, egiaztatu behar duzu Kirol Kontseilu Gorenak urtero B.O.E.n argitaratzen duen zerrendan zaudela (goi mailako kirolariak) edo egiaztagiria, errendimendu handiko kirolarien kasuan, ezinbesteko baldintza da betekizun hori betetzea unibertsitatean onartua zaren egunean. Egiten den ziurtagirian adierazi beharko da norberaren kirol maila, uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuko 2.3 artikuluak ezartzen duena betez. Nafarroari dagokionez, errendimendu handiari buruzko informazioa esteka honetan dago kontsultatzeko. 

Desgaitasuna duten pertsonen kupoaren bidez sartu nahi baduzu, Unibertsitatean onartzen zaituzten datan desgaitasun hori duzula egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu behar duzu.

SARBIDEAREN ARABERA ESKATZEN DEN DOKUMENTAZIOA
BATXILERGOA+SARTZEKO PROBA Hautaprobak Nafarroan gainditu badituzu, ez duzu dokumentaziorik aurkeztu behar ez bada Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko naziorteko programa batean sartu nahi duzula, edo erreserba-kupo batetik sartu zarela.

Gainerako ikasleak:
  • NANa (fotokopia)
  • BEUSeko txartela **
AURREKO HEZKUNTZA SISTEMAREN ARABERAKO BATXILERGOA duten eta ECD/1941/2016 aginduko xedapen iragankorrari heltzen dioten ikasleak
  • NANa (fotokopia)
  • Batxilergoko ikasketa-ziurtagiria, bi ikasturteetako batez besteko nota jasotzen duena **
LANBIDE HEZIKETA
  • NANa (fotokopia)
  • Goi Mailako titulua edo hura eskatu izanaren frogagiria **
  • Goi Mailako Graduaren espediente akademikoa azken zenbakizko kalifikazioa edukiko duena.* **
  • Unibertsitatean Sartzeko Probetako fase espezifikoko emaitza adierazten duen dokumentua, probak Nafarroatik kanpo egin badira.* **.
EBko ATZERRIKO BATXILERGOA, Nazioarteko Batxilergoa edo Europar Batxilergoa
  • AIZ, pasaportea edo NANa (fotokopia)
  • Unibertsitatean sartzeko probaren borondatezko fasearen emaitzen egiaztagiria, UHUNek emandakoa.**

(EZ da zertan UHUNen egiaztagiria aurkeztu)

EUROPAR BATASUNETIK KANPOKO ATZERRIKO BATXILERGO homologatua
  • AIZ, pasaportea edo NANa (fotokopia)
  • Atzerriko batxilergoko tituluaren homologazioko dokumentua edo Ikastetxeetan baldintzapean izena emateko txartela **
  • Unibertsitatean sartzeko probaren borondatezko fasearen emaitzen egiaztagiria, UHUNek emandakoa.**

(EZ da zertan UHUNen egiaztagiria aurkeztu)

UNIBERTSITATE TITULUDUNAK

Epea: 2018ko uztailaren 23era arte
Titulazioa Nafarroako Unibertsitate Publikokoa bada, ez duzu ezer eman behar; gainerakoek:
  • NANa (fotokopia)
  • Unibertsitate titulua edo hura eskatu izanaren frogagiria **
  • Unibertsitateko ikasketa espedientea edo ikasketen ziurtagiria **
  • Atzerriko ikasleen kasuan, tituluaren homologazio-egiaztagiria edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa. Sarrera nota egiaztagirian dagoena izango da, eta ez badago, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunean eskatu beharko da. Notarik aurkezten ez bada, sarrera nota 5 bat dela joko da.
UNIBERTSITATE EDO IKASKETA ALDAKETA
2018ko apirilaren 10etik 19ra arte, Erregistro Orokorrean (hara joanez edo posta ziurtatuaren bidez)

 

  • NANa Fotokopia Ikasketak NUPen egindakoak izan ezik
  • Unibertsitateko ikasketa ziurtagiria (Ikasketak NUPen egindakoak izan ezik) **
  • Egindako irakasgaien programa ofizialak, unibertsitatearen jatorrizko zigiluarekin (Ikasketak NUPen egindakoak izan ezik)  
ATZERRIAN UNIBERTSITATE IKASKETAK hasi edo bukatu dituzten ikasleak
2018ko apirilaren 10etik 19ra arte, Erregistro Orokorrean (hara joanez edo posta ziurtatuaren bidez)

  • Eskaera
  • Fotokopia, NAN, AIZ edo pasaportearena.
  • Jatorrizko ikasketen ikasketa-ziurtagiria** (Ikasketak ez badituzu Europar Batasuneko herrialdeetako batean egin, edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen herrialdeetako batean, dokumentua behar bezala legeztatua aurkeztu behar duzu)
  • Gainditutako irakasgaien programa ofizialak, unibertsitatearen zigilu originalarekin 
  • Jatorrizko karreraren ikasketa plana, unibertsitatearen jatorrizko zigilua duena **
  • Unibertsitateko ikasketak amaitu badituzu, unibertsitateko titulua** (Europar Batasunean edo Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batean eskuratu ez baduzu, dokumentua behar bezala legeztatua aurkeztu beharko duzu, eta, hala badagokio, zinpeko itzulpenarekin batera)
  • Ikasleak ikasketak bukatu baditu, eta tituluak Espainian lanbide erregulatu baterako sarrera ematen ahal badu, aitorpena ez dagoela tramitatzen homologazio eskaera bat, Espainiako titulu ofizial bat edukitzeagatik, edo homologazioa ukatzearen ebazpena.
25 URTEZ GORAKOENTZAKO PROBA 25 baino gehiagoentzako probak NUPen gainditzen badituzu, ez duzu dokumentazio gehiago aurkeztu behar. Gainerako ikasleek aurkeztu beharrekoak:
  • NANa (fotokopia)
  • Probak gainditu direlako egiaztagiria**
45 URTETIK GORAKOENTZAKO PROBA NUPen Ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar
40 URTETIK GORAKOENTZAKO PROBA NUPen Ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar

 **  Zuk zeuk aurkezten baduzu, jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu behar dituzu. Postaren bidez bidaltzen baduzu, konpultsatua izango da.

Zure eskaera tramitatzeko sarbide bat baino gehiago erabili nahi baduzu (Batxilergoa + unibertsitateko titulazioa, esaterako), aurreinskripzioa online egiteko inprimaki bakar bat bete eta erantsi dagozkion ziurtagiriak.

Non aurkeztu:
- Iruñean, Sarbide Bulegoan (Administrazio eraikinean) astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
- Tuterako Campusean
- posta ziurtatuaren bidez, helbide honetara: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Aurreinskripzioa - 204 postakutxa - 31080 Iruñea