• ES
  • EU
  • EN


2. ikasmailetako eta hortik aurrerako matrikula


Graduko Matrikula

Epe orokorra: 2017ko abuztuaren 22tik 28ra

Hitzordua duzun ordutik abuztuaren 28ko 14:00ak arte matrikula zaitezke: Kontsultatu zure hitzordua. Espedientearen batez besteko notaren arabera ordenatu dira hitzorduak.

Ongi egiteko 4 URRATS hauek eman behar dituzu:

--1º--  Informatu

Irakurri orri honetako goi aldeko atalak: kontsultatu irakasgaiak eta ordutegiak eta, euskaraz edo ingelesez matrikulatu nahi baduzu, aukeratu 9 edo 8 zenbakietatik hasten diren taldeak, hurrenez hurren.

Gogoratu, nahi ez baduzu, ez duzula matrikula egin behar gainditu ez dituzun irakasgaietan, eta ezin izango duzula matrikula egin iraupen arauek ezartzen duten gutxienekoa gainditu ez baduzu.

Irakasgai bat ez baduzu gainditu, eta bigarrenez irakasgai berberaren matrikula egiten baduzu, bigarren matrikulatzat joko da eta prezioa bikoiztu egingo da (Prezioak eta kenkariak). Unibertsitateari dirua zor badiozu, zorra ordaintzen duzun egunaren biharamunetik aurrera egiten ahalko duzu matrikula.

AUTOMATRIKULAZIO GIDAK urrats guztiak markatuko dizkizu. Galdera ohikoenen erantzunak

 

--2º-- Matrikula online egitea

Automatrikula ikasgelategiko 017 ikasgelan egingo da 9:00etatik 14:00etara, beti hitzorduko ordu eta datatik aurrera.

MATRIKULA

 

 

Pasahitza berreskuratu

Automatrikularen programan, aukera daukazu zure matrikularen frogagiria eta ordainagiria zure posta elektronikoan jasotzeko. Dokumentu horiek Unibertsitatean aurkeztea EZ da beharrezkoa.

--3º-- ORDAINKETA

15 egun naturala epean, matrikula bankuan ordaindu behar duzu edo interneten bidez aplikazioak berak, matrikula amaitzean, sortzen duen banku-ordainagiriarekin (ordainketa-gutuna).

Unibertsitateak ez du inoiz matrikularen kobraketa egiten kontu-zenbakiaren bidez. Ez duzu ahaztu behar IBAN zenbakia idaztea, itzulketarik-edo ote dagoen.

Matrikula baliogabetzea

 

--4º-- DOKUMENTAZIOA

Dokumentazioa aurkeztu behar duzu soilik tasen murrizketa edo salbuespenen bat aukeratu baduzu automatrikula programan (familia ugaria, desgaitasuna...): Murrizketa edo salbuespena edukitzeko eskubidearen bidez.

Epea: Matrikula egiten denetik bi asteko epean.

Non:

      - Automatrikula gelan, matrikulazio-aldian
      - Administrazioan Arrosadiko campusa, Iruñea, 8:30etik 14:30era. (Unibertsitateko planoa)
      - Tuteran, Ikasleentzako Argibide Bulegoan.
      - Postaz helbide honetara: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 204 posta-kutxa, 31080 Iruñea. Graduko matrikula

EZ DAGO MATRIKULAREN KOPIA ETA ORDAINKETA-GUTUNA EMAN BEHARRIK

 

Zalantzak eta kontsultak: Abuztuaren 22, 23, 24, 25 eta 28ko 15:30etik 17:00etara

  • Telefonoz: 948 169096 eta 948169000 Ikasleentzako Argibide Bulegoa
  • grado@unavarra.es