• ES
  • EU
  • EN


2. ikasmailetako eta hortik aurrerako matrikula


Arduraldia ikasketetan Matrikulatu beharreko kredituak Iraupen arauak

1.- Arduraldia 

    1.1.- Ikasleak lehen ikasmailako irakasgai guztiak matrikulatu beharko ditu ondorengo ikasmailetakoak matrikulatu baino lehen.

    1.2.- Ikasketa-planeko oinarrizko eta nahitaezko irakasgaien matrikula hurrenez hurren egin beharko da, ikasmaila baxueneko irakasgaietatik hasita.

    1.3.- Ikasleak, irakasgaiak lehenengo aldiz matrikulatu baino lehen, aurreko ikasmailetan gainditu gabeko irakasgaiak matrikulatu behar ditu. Betebehar horretatik salbuetsita daude:

Mugikortasun programa batean parte hartzen duten ikasleak mugikortasunean NUPen ematen diren irakasgaietarako. Irakasgai hauetan egin beharko da matrikula eta gero, aldaketa aldian, eskatzen ahalko da matrikula deuseztatzea. Ikasgai ezabatuen zenbatekoa bueltatzen da.

2.- Matrikulatu beharreko kredituak

   2.1.- Ikasturte batean matrikulatu beharreko kreditu kopuruaGutxienez ere: 30 /Gehienez ere: 84

- 12 eta 29 ECTS kredituren arteko matrikula bat ohiz kanpokoa da, eta errektoreak edo eskumena duen errektoreordeak baimenduko du. Eskabide orokorra aurkeztuko da Erregistro Orokorrean, justifikatzen duen dokumentazioarekin batera.
-  Horretaz gainera, hezkuntza-behar bereziak izaten ahal direla aurreikusten da. Ondorioz, beste laugarren ikasle-mota bat sortzen ahal da, eta halakotzat hartzeko banan-banako analisia beharko da.

   2.2- Aukerako irakasgaiak uztea: Aukerakoak gainditzen ez badira, irakasgai horiek utzi eta beste batzuetan matrikulatzeko aukera dago, eta azken irakasgai hauetan ez dira kontuan hartuko utzitako irakasgaietako deialdiak.

   2.3.- Deialdi kopurua

 

3.- Iraupen arauak 

Errendimendua ikasturte bukaeran exijitzen da, eta ikasleak une horretan gaindituta izan behar dituen kreditu kopurua (ikasmaila guztietakoa) adierazten du, baliokidetutako/aitortutako edo egokitutako irakasgaiak kontuan hartu gabe. Formula honekin kalkulatzen da:

                                
          - n= titulazioan egindako matrikulazio kopurua, edo, seihilekoko matrikulak badira, titulazioan egindako matrikulazio kopurua zati bi*
          - ECTS= aurtengo ikasturtean matrikulatutako kredituak osotara

*Ikasleak seihilekoko eta urteko matrikulak egin baditu, n-ren balioa kalkulatzeko: seihilekoko matrikula kopurua zati bi egiten da; eta emaitza zehatza ez bada (matrikula kopurua bakoitia izan bada), kendu egiten zaio zati dezimala; gero, urteko matrikula kopurua gehitzen zaio.

Aurreko formula aplikatuz gero, ikasle batek matrikula egiten badu ikasturte bakoitzean 60 kreditutan: lehenengo ikasmaila bukatzean, guztira, 6 ECTS eduki behar ditu gaindituak; bigarrena bukatzean, 36 kreditu; hirugarrena bukatzean, 66 ECTS guztira, eta 4. ikasturtea bukatzean, 96 kreditu guztira.

Adibideak:

    -- Aurten 60 kreditutan Irakasletzan matrikula egin duen 1. ikasmailako (urteko matrikula) ikaslea (gradu horretan behin matrikulatu da osotara):
       (1-1) x (60/2) + 6= 6 ECTS, gutxienez ere kopuru hori gainditu behar du, ikasketekin jarraitzeko. 
                   
    -- Aurten 60 kreditutan Gizarte Lanean matrikula egin duen 2. ikasmailako (urteko matrikula) ikaslea (gradu horretan 2 aldiz matrikulatu da osotara, aurreko urtean eta aurten):
       (2-1) x (60/2) + 6= 36 ECTS, gutxienez ere kopuru hori gainditu behar du osotara, ikasketekin jarraitzeko.

 

Arauak ez betetzea. Iraupen-araubidea betetzen ez dutenek, Iraupen Batzordeari eskabide bat aurkezteko aukera izango dute ikasketekin jarraitzeko.

Nolanahi ere, zilegi da ikasleek aukera hauetako bat hautatzea Iraupen Batzordeari eskaerarik aurkeztu gabe (bi bide bateraezin dira, hauetako bat aukeratu behar du):

  1. Beste unibertsitate ikasketa batzuk hasi, onarpen prozedura orokorraren arabera, edo
  2. Bere ikasketak bi urtez utzi eta gero berriz matrikulatu iraupena bete ez zuen ikasketetan.

Aurreko bi aukerek ez dute eragozten Iraupen Batzordeari irakaskuntza errendimendua bete ez den tokian ikasketekin jarraitzeko eskatzea. Iraupen Batzordearen baimena lortuz gero ikasketekin jarraitzeko eta titulazioaz aldatzea aukeratuz gero, dagokion aurreinskripzioa egin eta gero zilegi izango da sarbide berriko matrikula baliogabetzea eta matrikula eskatzea iraupena bete ez den ikasketetan.

Iraupen Batzordeari eskaerak egiteko datak. 18/19 ikasturtea: 2018ko uztailaren 2tik 19ra 

ESKAERA NOLA BIDERATU

Lehenagoko iraupen arauak:

Ikasketak 2014/15 ikasturtean edo aurrekoetan hasi eta, araudi hau aplikatzeagatik, iraupen arauen betebeharrak betetzen ez dituzten ikasleek beren ikasketetan jarraitzeko aukera izango dute, lehenagoko iraupen arauetan ezarritakoa betetzen badute. Graduko Bulegoetan eskatzen ahal dute.