• ES
  • EU
  • EN


2. ikasmailetako eta hortik aurrerako matrikula


Matrikula aldatzeko eta baliogabetzeko modua

1. MATRIKULAREN ALDAKETA

Matrikularen aldaketaren barruan sartzen dira, besteak beste, taldea aldatzea, irakasgai bat edo batzuk ordeztea, gehitzea edo kentzea.

  • Epea:
    -- Matrikula aldatzeko epea: 2018ko irailaren 3tik 14ra arte / 2019ko urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra arte.
    -- Irakasgaiak kentzeko eskatzeko epeak:
           .- uko egiteagatik: 2018ko azaroaren 5etik 9ra arte eta 2019ko martxoaren 18tik 22ra arte.
           .- ohiz kanpoko arrazoiengatik: arrazoia gertatzen den unean eta irakasgaiaren ebaluazioa baino lehen.
           .- mugikortasun aldiko irakasgaiak: 2018ko irailaren 3tik 14ra arte eta 2019ko urtarrilaren 7tik otsailaren 16ra arte.
  • Non: Kasuaren arabera, Graduko Ikasketen Atalean edo Erregistroan (Administrazioa).
MATRIKULA ALDATZEA

1.- TALDEA ALDATZEA

 

 

Irakasgai baten edo batzuen taldea aldatzea kasu hauetan onartzen da soilik:

    1. Ordu bateraezinak izatea matrikulatutako irakasgaien artean. Eskaera egiteko inprimakian egungo matrikularekin bateraezintasuna dagoela azaldu beharko da. 
    2. Taldeak trukatzea bi ikasleen artean.
    3. Ikaslearen lan orduak eta ikasketenak aldi berean edukitzeagatik..
    4. Goi mailako kirolariak, kirol taldeetan entrenatzeagatik edo unibertsitateko taldeetan kirola egiteagatik.
    5. Bateraezintasuna  musika kontserbatorioetako, dantzako edo beste diziplina artistiko batzuetako ikastegi ofizialetako goi-mailako edo maila ertaineko ikasketa ofizialen orduekin.
    6. Irakasgai baten hizkuntza oker aukeratuz gero, ikaspostu hutsak baldin badaude.
    7. Aparteko egoerengatik eta gertatzezkoetatik, eta ikasleak behar bezala justifikatutakoengatik. Ikasleen Gaietarako errektoreordeak ebatziko ditu, hala badagokio.

- Tramitea nola egin
 

2.- IRAKASGAIAK ORDEZTEA

Zilegi da matrikulatutako irakasgaiak kreditu kopuru bera edo handiagoa duten matrikulatu gabeko beste irakasgai batzuekin ordeztea, matrikulatutako kredituen behin-behineko antolaketari buruzko Graduko Arau Erregulatzaileen 18. artikuluan ezarritakoa betez: Tramitea nola egin
 

3.- IRAKASGAIAK GEHITZEA

Zilegi da irakasgaiak gehitzea jada matrikulatuta daudenei, NUPeko araudian ezarritako matrikularen mugak betez: Tramitea nola egin

4.- IRAKASGAIAK KENTZEA  (baliogabetze partziala)

Zilegi da baliogabetze partziala kasu hauetan, Graduko arauen 21. artikuluan ezarritakoa betez:

    4.1. Ikasleak berariaz uko egin duelako. Lehen matrikulako irakasgaietarako bakarrik; ez lehenago matrikulatu baino gainditu ez diren irakasgaietarako. Behin bakarrik irakasgai bakoitzeko, eta inoiz ez matrikula egin den lehenengo ikasturtean, unibertsitatean aurretik izena emanez. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko. Muga bat dago irakasgaiak baliogabetzeko; izan ere, beti 30 ECTS kreditutan matrikulatuta egon beharra dago gutxienez.
    4.2. Aparteko egoerengatik, gertatzezkoengatik eta behar bezala justifikatutakoengatik. Ikasleen Gaietarako errektoreordeak ebatziko ditu, hala badagokio. Kasu zehatz bakoitzerako ezarritako dokumentazioa eskatuko da. Kasu honetan, matrikularen zenbatekoa itzuliko da.
    4.3. NUPen mugikortasun aldian ematen diren irakasgaiak deuseztatzea. Prezio publikoen zenbatekoa itzultzea dakar.

- Tramitea nola egin
 

5. BESTE BATZUK

Zilegi da matrikula aldatzea, eskubidea izanda, ikasleak ez duelako eskatu salbuespena edo diru-onura matrikula ordaintzeko, edo ordainketarako behar duen eta hasieran aukeratu ez duen beste kontzepturen bat. Esaterako, ordainketa zatikatzea. 
- Prozedura: Graduko Ikasketen bulegoan eskatu behar da (Administrazio eraikina, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era).

2. MATRIKULA BALIOGABETZEA

Matrikula erabat baliogabetzea
Ikasleek matrikula erabat baliogabetzeko eskubidea edukiko dute inolako justifikaziorik gabe, ondorengo atalean ezartzen diren epeetan.
Prozedura  Matrikula ez ordaintzeak ez du esan nahi baliogabetu denik, baliogabetzea berariaz eskatu behar da. 
Tramitea nola egin

Matrikula baliogabetzen ez bada,  gero edozein tramite egitea galarazten duen zor bat hartzen da Unibertsitatearekin, esaterako espedientearen lekualdaketa beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, baita beste edozein irakaskuntza edo administrazio kudeaketa egitea ere.

 

Epea  2018ko irailaren 28ra arte (matrikula ikasturtea hasita dagoenean eginez gero, deuseztatzeko epea 20 egun baliodunekoa da, matrikula egiten denetik kontatuta).

 

 Aurreko puntuan ezarritakoa galarazi gabe, ikasleak eskatuta, matrikula baliogabetu ahalko zaio ikasturtearen edozein unetan, aurrerantzean ikasketak jarraitzea eragozten dioten aparteko egoeretan eta gertatzezkoetan, ikasleak behar bezala justifikatuta. Matrikulatutako irakasgaietako bat jada ebaluatu eta kalifikatu badute eta kalifikazioa ebaluazio aktetan jasota baldin badago, matrikula ez da erabat baliogabetuko, baizik eta aldatu egingo da oraindik ebaluatu eta kalifikatu gabe dauden irakasgaiak bertatik kentzeko.

 

 Lehen ikasmailan estreinakoz ikasleak matrikula eginda eduki, eta aparteko eta ezusteko egoeraren batean dagoelako, ikasleak behar bezala justifikatuta, matrikula deuseztatzen bazaio ikasleek, ikasketa horietan lehen bezala matrikulatzeko eskubidea izaten jarraituko dute, hurrengo aurreinskripzio prozesuan berriro parte hartu beharrik gabe. Ikaspostu horiek ez dira onarpen mugen barnean zenbatuko.
Prezio publikoak itzultzea  Matrikula baliogabetzen bada, matrikulatu, aitortu edo baliokidetutako kredituengatik ordaindutako prezio publikoen % 100 itzuliko da, betiere aipatu kreditu horiek aktan kalifikaziorik ez badute matrikula baliogabetu nahi den ikasturtean.

 

 Inolaz ere ez dira itzuliko espedientea irekitzeagatik ezarritako prezio publikoak ezta kudeaketa administratiboari dagozkionak ere (info +).