• ES
  • EU
  • EN


Unibertsitateko txartela


Unibertsitate barruko zerbitzuak

Partes de este texto:

Unibertsitateko kide zarela egiaztatzeko

Unibertsitate txartelak unibertsitateko kidea zarela erakusten du, beraz, toki hauetan erabil daiteke:

  • Unibertsitate barruan, unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko.
  • Unibertsitatetik kanpo, unibertsitatekoa zarela egiaztatu behar duzun edozein tokitan (museoak, erakundeak, eta abar). Halaber, erakunde jaulkitzaileak eskaintzen dituen deskontuak ere eskura ditzakezu, hainbat dendarekin dauzkaten hitzarmenei esker.


 

Subir

Liburutegiko mailegua

Unibertsitateko txartela erabiltzen da maileguak egiteko Unibertsitateko liburutegi guztietan, txartelak atzealdean inprimatua daukan barra-kodearen bidez.

Subir

Eraikinetara sartzeko

Txartelaren bidez baimena dutenak instalazioetan eta geletan sartzen dira beste zerbitzu batzuetara jotzeko beharrik gabe. Txartelarekin batera ematen den eskutitzean pertsona bakoitzari jakinarazten zaio zein eraikinetan duen sartzeko baimena, bai eta txartelari dagokion zenbaki pertsonala ere. Kanpoko eta barruko terminalak daude eraikin hauetan: Pinuak, Haginak, Olibondoak, Gorostiak, Gurbitzak, Magnoliak, Arteak, Lantegiak, Soforak, Agrobioteknologia eta Errektoretza.

Erabilera

Teklatuaren bidez pasahitza sartu eta txartela hurbildu behar da, hurbileko teknologia erabiltzen baita. Argi berde bat piztuko da gailuan eta atea irekiko da.

 Introducir el PIN
1º Idatzi pin-a.
Presentar la tarjeta en el lector
2º Hurbildu txartela irakurgailura.

 

 

Subir

Kirol instalazioetara sartzeko

Txartela erakutsiz unibertsitatekoa zarela egiaztatuko duzu, kirol instalazioetara sartzeko, eta Kirol Zerbitzuko erabiltzailea zarela ere bai, eta erabiltzaileentzako prezio bereziak aplikatuko zaizkizu. Instalazioak gordetzeko eta ordaintzeko ere erabil dezakezu, baita ikastaroak edo kirol jarduerak egiteko ere, oso modu errazean, unibertsitateko txartelaren aldez aurretiko ordainketaren aukera erabiliz.

Subir

Informatika-gelak

Ikasgelategian eta Liburutegian sarbide libreko informatika-gelak daude (310. eta 317. ikasgelak), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Alumni Programako kideek ordenagailuak dituzte eskura gela horietan.

Informatika-gelen ordutegien kontsulta
 

Subir

Deskontuak

Halaber deskontuak edukiko dituzte txartela aurkezten badute Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegian Kirol Zerbitzuan edo Kultura Jardueretan matrikula egiten dutenean.

Subir