• ES
  • EU
  • EN


Unibertsitateko txartela


Nola eskatu eta nola berritu

Maiz egiten diren galderak ikasle txartelari buruz

Unibertsitateko txartelak ikaslea, irakasleak, ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak akreditatzen ditu, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasle eta Ikasle Ohien A3U programan izena emanik daudenak ere.

Partes de este texto:

Jaulkitzea eta jasotzea

Txartela edukitzeko ez da tramite gehigarririk egin behar, Unibertsitatearen tramite orokorretan baitago ezarria: matrikula egitean, ikasleentzat edo A3U programako ikasleentzat, edo lanpostuaz jabetzean, irakasle eta ikertzaileentzat eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

IKASLEAK ETA A3U:

Graduko, masterreko, doktoretzako eta titulu berekietako ikasleek nahiz A3U programakoek, irailaren 28tik aurrera eta ikasturtean zehar, aukera izango dute beren txartela formalizatzeko, matrikula-egunaren biharamunetik aurrera:

        - Arrosadiko campusekoek Ikasgelategiko Banco Santanderren bulegora joan beharko dute, astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:00etara eta 15:15etik 17:00etara, edo ostiraletan, 8:30etik 14:30era.
        - Osasun Zientzien Fakultatekoek beren Fakultateko idazkaritzan eskatu ahalko dute txartela.
        - Tuterako campusekoek beren campuseko idazkaritzan eskatuko dute.

Txartela eskuratzeko eskubidea dute, baldin eta beste ikasle-txartel indardunik ez badaukate.

I-I ETA AZL:

Irakasle eta ikertzaileek Unibertsitate Arretarako Bulegoan jaso ahalko dute, liburutegiko eraikinean, horixe jakinarazten dien posta elektroniko bat jasotakoan.

Bestalde, administrazio eta zerbitzuetako langileek Langileen Kudeaketako Atalean jaso ahalko dute, horixe jakinarazten dien posta elektroniko bat jasotakoan.

Ematen zaienean, txartelaren pin zenbakia ere emango zaie, eta ez da izango Ikaslearen Atarirako pasahitza.

Subir

Iraungitzea eta berritzea

Unibertsitateko txartelak iraungitze-data dauka, eta aurrealdean adierazita dago. Iraungipena eta baliozkotasuna kidegoaren araberakoak dira. Ikasleen txarteletako txipa ikasturte bakoitzeko matrikula egitean aktibatzen da.

Txartela iraungi bada, berria eska dezakezu Unibertsitate Arretarako Bulegoan, Osasun Zientzien Fakultateko idazkaritzan edo Tuterako campusean. AZL eta I-I kidegoetakoei mezu elektroniko bat bidaliko zaie, txartel berria jaso dezaketela jakinarazteko.

Txartela galdu baduzu, hondatu bada edo ostu badizute, Unibertsitate Arretarako Bulegoan berri bat eska dezakezu (prezioa 6,71 € da, salbu eta lapurretaren salaketa aurkezten baduzu edo hondatu bada; halakoetan, ez da ezer ordaindu behar), edo Langileen Kudeaketako Atalean, kidegoaren arabera: ESKAERA NOLA BIDERATU

4B Maestro zerbitzua izanez gero, gainera, Banco Santanderren edozein bulegotan edo Superlínearen bidez baliogabetu beharko da, 902.24.24.24 telefonoan.

 

Subir