• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Irakaskuntza Informazioa/ Lehen eta bigarren zikloko Ikasketa planen iraungitzea

Lehen eta bigarren zikloko Ikasketa planen iraungitzea


Lehen eta bigarren zikloko Ikasketa planen iraungitzea

16/17 ikasturtean lehen eta bigarren zikloetako titulazio guztiak iraungi dira. EAZL + Zuzenbidean 16/17 ikasturteko egoera hau da: 6. ikasturteko irakasgaiak, 5. eta 6. deialdian.

Ikasketen amaierako proiektua: ikasketen amaierako proiektua defendatzeko 4 urteko epea dago titulazioko azken ikasmaila iraungitzen denetik aurrera:
      - Ingeniaritza teknikoak: Defentsa egiteko epea 15/16 ikasturtean amaitu zen.
      - Goi ingeniaritzak: epea 19/20 ikasturtean amaituko da, aipatu ikasturtea barne.

Ikasleren batek ez baditu 1. eta 2. zikloko ikasketak amaitu, Ikasketen Amaierako Proiektua egitea falta zaien goi ingeniaritzakoak alde batera utzita, ikasten jarraitzeko, dagozkien Gradu ikasketetarako egokitzapena eskatu beharko dute.

Gradurako egokitzapena

Iraupen arauak, bete badira, zilegi da 1. eta 2. zikloetako irakasgaiak dagokion Graduko irakasgaietara egokitzeko eskatzea, datorren ikasturtean aipatu ikasketekin jarraitzeko. Eskola eta Fakultateen web-orrialdeetan daude 1. eta 2. zikloetako titulazioetako irakasgaiak gradu berrietako irakasgaietara egokitzeko taulak.

Gradura egokitzeko eskatzeko epea eta modua

1. eta 2. zikloetako iraupen arauak bete ez badira eta dagokion Graduko ikasketekin jarraitu nahi bada, ikasketekin jarraitzeko eskabidea egin behar da Iraupen Batzordearen aurrean, ikasketen egokitzapena egin baino lehen. Eskabideak Iraupen Batzordeari