• ES
  • EU
  • EN


Kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzea


Unibertsitateko ikasketetako kredituen aitortza

Unibertsitate ikasketak NUPen edo beste edozein unibertsitatetan gainditu badituzu, kredituen aitorpena eskatzen ahal duzu beste ikasketa batzuetan onartua izan zarenean. Kreditu hauek aitortzen ahal dira, bai titulua amaitu baduzu, baita amaitu ez baduzu ere (irakasgaiak/moduluak).

Aitortutako kredituak espediente berriaren barruan sartzen dira, eta jatorrizko espedientean lortutako kalifikazioa gorde egiten da. Xede-titulazioan gainditzeko geratzen den kreditu kopurua aitortutako kredituen kopuru berean murriztuko da.

Gradu amaierako lana ez da aitor­tuko.

Xede titulua jakintza-adar berekoa bada, adar horretako oinarrizko prestakuntzako gaiei dagozkien 36 kredituren balioa aitortuko da gutxienez.

Irakasgai nahitaezko eta aukerakoetan, eta kanpoko praktiketan, ezinezkoa izango da irakasgai baten aitor­tza partziala egitea.

Kredituen aitorpena NUPeko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko graduen artean

Aitortuak izan daitezke EUEra egokitu ez diren unibertsitate irakaskuntza ofizialen kredituak, baita bestelako tituluak lortzera bideratutako unibertsitate irakaskuntzetako kredituak ere.

Titulazioa zer ikastegiren mendekoa den, ikastegi horren irakaskuntza batzordeak prestatu beharko du aitortza-proposamena. Ikastegiaren ebazpenean honako hauek jasoko dira:

    - balioa aitortu eta trasnferitua daukaten kredituak
    - eta, hala balitz, egin behar diren irakasgaiak edo jakintzagaiak
    - eta egin behar ez direnak, uste delako irakasgai horietako gaitasunak balioa aitortutako kredituen bidez eskuratu direla.

Eskutitz bat jasoko duzu ebazpena daukana eta aitortutako kredituen edukiarekin ados ez bazaude, ebazpenaren aurkako errekurtso bat aurkezteko eskubidea daukazu, jakinarazpena egiten den egunetik hilabete bateko epean. Gero, Gradu bulegoak zurekin harremanetan jarriko dira, matrikula zabaldu nahi baduzu beste irakasgai batzuekin.

Tramitea nola egin