• ES
  • EU
  • EN


Kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzea


Unibertsitate zabalpeneko kredituen aitortza

Kredituak aitortzea hauxe da: graduko inongo ikasketa planetan ez dauden jarduerak egiteagatik, espedientean zenbait kreditu jakin sartzea.

  1. Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte ikasleek kontzeptu honengatik beren ikasketa plan osoan.
  2. Aitortzen den kreditu kopurua aukerako irakasgaien ikaslanetik kenduko da
  3. Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialekin batera egiten diren jarduerak onartuko dira bakarrik. Titulazio bat baino gehiago egiten bada, haietako batean aplikatu ahalko dira bakarrik. 
  4. Ez dira zenbakiz kalifikatuko, eta ez dira aintzat hartuko irakaskuntza espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko.

<< 16/17 IKASTURTEKO UDAZKENAKO  SEIHILEKORA ARTE AITORTZEN DIREN JARDUERAK >>
 

Aitortzen diren jarduerak dira NUPek ondoko esparruetan antolatzen dituenak:

Kultura jarduerak

Ikastaroak (gutxieneko asistentzia % 90), kultura ekoizpeneko talde egonkorrak  (gutxieneko asistentzia % 90) eta eztabaida liga

Kirol jarduerak Kirol eskolak, prestakuntza ikastaroak, kirol eta osasun ikasgela, lehiaketa arautua, Unibertsitatearen torneoa, Espainiako unibertsitate txapelketa, nazioarteko torneoak eta lehiaketa federatuak.
Ikasleen ordezkaritza jarduerak Gobernu Kontseiluan, Gizarte Kontseiluan, Klaustroan, Saileko Kontseiluetan edo Ikastegiko Batzordeetan, Ikasleen Batzorde Iraunkorrean, bekadunen epaimahaiak, taldeko edo ikasmailako delegatuak edo delegatuordeak. Gutxieneko asistentzia % 80.
Elkartasun jarduerak eta gizarte-erantzukizunekoak Ingurunea, osasunaren sustapena, berdintasuna, eta abar. Gutxieneko asistentzia, % 90.
Garapenerako unibertsitate lankidetzakoak Garapenerako hezkuntzan sentsibilizatzeko jarduerak, nazioarteko lankidetza proiektuen gainean. Gutxieneko asistentzia % 90.
Hizkuntzen ikaskuntza hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian Gai kalifikazioa lortu behar dute.
Beste jarduera batzuk Unibertsitate Zabalpenerako Errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako xedatzen ditu

Ikasleek, Zerbitzuen Atariaren bidez, aukera dute beren espedientean kontsultatzeko gaindituta dauzkaten jarduerak, Gradu Ikasketen Atalari jakinarazi zaizkionak, aukerako kredituak aitortzeko xedez: Nola egin kontsulta.

Tramitea nola egin