• ES
  • EU
  • EN


Kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzea


Masterra: Kredituen aitortza

Kasu hauetan kredituen aitortza eskatzen ahal duzu:

  • beste unibertsitate ikasketa ofizialetako irakasgaiak gainditu badituzu.
  • edo lan-esperientzia badaukazu.

Prozedurak eskatzen du lehen masterretako irakasgaietan matrikulatzea, hau da, automatrikularako programan agertzen zaizkizunetan matrikulatzea, eta ondoren aitortza eska dezazun.

Eskaera ebatzi eta gero, Graduondoko Atala edo ikastegiak dagokion jakinarazpena bidaliko dizu, eta matrikula murrizteko aukera edukiko duzu.

 

Tramitea nola egin

Aitorpena: Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste ikasketa ofizial batzuetan lortutako kredituak onartzea. Xede titulazioan gainditzeko geratzen diren kredituen kopurua eta balioa aitortu zaien kredituen kopurua neurri berean gutxiagotu beharko dira.

Transferentzia: Ikasle bakoitzak egindako ikasketak egiaztatzen dituzten irakaskuntzako dokumentu ofizialetan jasotzea aurretik titulu ofizial bat lortzeko balio izan ez duten ikasketetan lortutako kreditu guztiak.