• ES
  • EU
  • EN


Kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzea


Kredituak aitortzea lan esperientziagatik

Egiaztatzen den esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik ere kredituak aitortu ahalko dira titulu ofiziala lortzeko xedez, betiere, esperientzia hori titulu horri dagozkion gaitasunekin lotuta badago.

Ikastegietako irakaskuntza batzordeek ebaluatuko dituzte esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik ikasitako gaitasunak, eta aitor daitekeen kreditu kopurua kalkulatuko dute.

Esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik eta unibertsitate ikasketa ez ofizialengatik aitortu beharreko kreditu kopurua ezin izango da, osotara, ikasketa plana osatzen duten kreditu kopuru osoaren ehuneko 15a baino handiagoa izan.

Unibertsitate ikasketa ez ofizialengatik edo esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik kredituak aitortzen direnean, ez zaizkie kalifikazioak gehituko, beraz horiek ez dira zenbatuko espedientea barematzeari dagokionez.

 

Tramitea nola egin