• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Irakaskuntza Informazioa/ Masterra: Azterketen egutegia

Masterra: Azterketen egutegia


Masterraren ebaluazioa. Egutegia eta araudia: deialdiak, kalifikazioak, berrikusketa, eta abar.

Egutegi espezifikoa: Master bakoitzaren Egutegia eta ordutegien atalean.

Egutegi akademiko orokorra: irakastaldia eta ebaluazioa.

Administrazio egutegia: aktak aurkezteko azken epea.

Ebaluazio araudiaren laburpena  
Deialdiak Iruzurrezko metodoak erabiltzea
Ebaluatzeko modalitatea Irakasgai bat konpentsazioaren bidez gainditzea
Emaitzak jakinaraztea, berrikusketak eta erreklamazioak Ohorezko matrikula
Azterketa eguna aldatzea Aniztasun funtzionalari arreta

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ebaluazio Prozesuak arautzen dituen Araudia (osorik) Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 4ko bileran onetsia    

 

Informazio interesgarria
Azterketara joan izanaren egiaztagiria
Liburutegietako ordutegia

 

Deialdiak

Deialdi kopurua

  • Ikasleak 4 deialditarako eskubidea du irakasgai bakoitza gainditzeko.
  • Edozein irakasgaitan matrikulatzeagatik, baita Master Amaierako Lanean ere, bi deialditara aurkezteko eskubidea izango du ikasleak, ebaluaziorako, matrikula egiten den ikasturtean.
  • Zenbaketa egiteko, ikasleak aukera eduki duen deialdi guztiak zenbatuko dira, ezarritako ebaluazio prozedurak betetzen ez baditu ere.

gora

Ebaluatzeko modalitateak

Ebaluazio jarraitua

  • Errendimenduaren ebaluazioa objektiboa izango da, eta ebaluazio jarraiturantz bideratuko da, irakaskuntza eta ikaskuntzaren metodologia aktiboan oinarriturik.
  • Irakaskuntza gida ikasleek duten erreferentziako oinarrizko agiria da. Bertan irakasgai bakoitzaren ebaluazio sistemak jasoko dira, hau da, irakasgai bakoitza ebaluatzeko irizpideak eta jarduerak, bai eta aurreikusi diren ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko baldintzak eta prozedurak ere. Ikasleei jakinaraziko zaie irakastaldi bakoitza hasi baino lehen.
  • Ebaluazio jarraitua seihileko bakoitzaren amaierako azken ebaluazio batekin osatu ahalko da.
  • Ikasleek aldiro izango dute ebaluazio jarraitua osatzen duten jardueretan izandako emaitzen berri.

Azken ebaluazioa

  • Azken ebaluazioak, ahozkoa izan edo idatzizkoa izan, irakasgaiaren gaitasunak lortu direla eta helburuak gainditu direla egiaztatzeko modua eman behar du.
  • Irakaskuntza gidan ezarritakoarekin bat egingo da.

Azken probetarako deialdia

  • Azken probetarako deialdia Ikastegiko Idazkaritzan argitaratuko da seihileko bakoitzaren matrikula egin baino lehen, eta tokia, eguna eta ordua adieraziko dira. Masterreko Irakaskuntza Batzordeak ezarriko ditu egun horiek, irakasgaiaren irakasle arduradunari eta ikasleei entzun eta gero.

Ohiz kanpoko ebaluazioa

  • Ikasleek eskubidea edukiko dute ohiz kanpoko ebaluazio proba irakasgaiaren ebaluazio-epaimahai espezifikoak egin dezan.
  • Eskaera ebaluazio prozesua hasi baino hilabete lehenago aurkeztuko da, ikastegiko zuzendariari edo dekanoari zuzendutako idatzi arrazoituaren bidez.
  • Edonola ere, beti erabiliko dira irakaskuntza gidan ezarritako ebaluazio irizpideak eta sistemak.
  • Epaimahaia osatuko dute irakaskuntza atxikia du(t)en saileko edo sailetako hiru irakaslek, saileko kontseiluak izendatuak izango direnak.

Nola tramitatu

gora

Azterketa eguna aldatzeko banan-banako eskaera

Ikasle batek, banaka, azterketa eguna aldatzeko eskaera egin dezake:

  • Klaustroaren, Gobernu Batzordearen, Gizarte Kontseiluaren, Ikastegiko Batzordearen edo Saileko Kontseiluaren bilera eta azterketa egun berean bada, eta ikaslea deialdia egin duen organoko kidea bada.
  • Ikaslearen titulazioan bi azterketa edo gehiago egun eta ordu berean badira. 
  • Unibertsitateko kirol lehiaketak eta azterketa egun berean badira, Unibertsitateak ofizialki parte hartzen badu horietan, eta ikaslea Unibertsitatearen ordezkaria bada.
  • Mugikortasun programetan dauden ikasleek, unibertsitate hartzailearen egutegia eta mugikortasunetik kanpoko seihilekoaren ebaluazio aldia batera badaukate.
  • Beste edozein, irakasle arduradunaren iritziz nahikoa bada.

Kasu horietan, irakasleak eta interesdunak beste egun bat adostuko dute, Gobernu Kontseiluak onetsitako azterketa aldiaren barnean. Adosten ez badute, ikasleak dekanoari edo ikastegiko zuzendariari eskatu ahal izango dio eguna aldatzea.

gora

Emaitzak jakinaraztea, berrikusketak eta erreklamazioak

Emaitzak jakinaraztea

  • Ikasleak eskubidea du irakasgaiko irakaskuntza gidan jasotako ebaluazio jarduera bakoitzeko kalifikazioa jakiteko. Kalifikazio horiek behin-behinekoak izango dira, lehen batean.
  • Ebaluazio proben eta jardueren emaitzak jendaurrera zabalduko dira 30 laneguneko epearen barruan, gehienez ere, proba egin zen ondorengo egunetik kontatzen hasita.
  • Edonola ere, jendaurrean jarriko dira gutxienez dagokion seihilekoaren azkeneko ebaluazio probaren eguna baino hiru egun baliodun lehenago, baita ohiz kanpoko probaren kasuan ere.
  • Seihileko akademikoaren ohiz kanpoko ebaluazio aldia amaitzean jakinaraziko zaio azken kalifikazioa ikasleari, Unibertsitateak ezarri dituen bitarteko telematikoetan argitaratuz, aktara pasatu baino lehen

 

Berrikusketa

  • Ikasleak eskubidea du ebaluazio proba eta lan guztien kalifikazioak pertsonalki berrikusteko, baita kalifikazioa jarri zuen irakaslearen ahozko azalpen guztiak jasotzeko ere.
  • Irakasgaiaren irakasleak, edo, hala badagokio, epaimahaiko buruak, azken kalifikazioak argitaratzearekin batera, berrikusketa non, noiz eta zer ordutan egingo den jakinaraziko du, jendaurrean, gutxienez bi egun baliodun lehenago. Berrikusketa egiteko epea, gutxienez, egun batekoa izango da, goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin.
  • Azken kalifikazioa berrikusi ondoren, ikaslea ados ez badago, errekurtsoa jar dezake; horretarako idazkia egin behar dio dagokion saileko edo sailetako zuzendariari eta bertan arrazoiak eman, berrikusketa egin ondoren, 2 egun balioduneko epean. Zuzendariak edo zuzendariek hiru kideko epaimahaia izendatuko dute, saileko edo sailetako hiru kidek osatua, eta hauen artean ezingo da egon ikaslea partaide den irakasgaiaren irakaskuntza taldeko irakaslerik.
  • Idazkia aurkeztu eta, gehienez ere, 10 eguneko epean, Epaimahaiak ebazpena eman beharko du, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean.
  • Errekurtsoa jarri izanak ez du geldiaraziko aktak osatu eta emateko prozedura.

gora

Aniztasun funtzionalari arreta

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere betebehartzat hartzen du desgaitasunaren ondorioz edo ikastearen nahasmendua eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren ondorioz behar bereziak dituzten ikasleei ziurtatzea gainerako ikasleek dituzten berme berak ebaluatzeko prozesuetan.

Egoera hauetan dauden ikasleek irakasgaiaren irakasle arduradunari jakinaraziko diote, eta hark Gizarte Ekintzarako Unitatera bideratuko ditu, balioespena egin eta dagozkien baliabideak, mekanismoak eta laguntzak ezartzeko.

Ebaluazio sistemak ikasle horien behar bereziei egokituko dira, eskubideak bermatuz kasu guztietan eta unibertsitate ikasketetan horien integrazioa bultzatuz.

Azterketak egiteko behar diren egokitzapenek eduki ditzakete metodologia desberdinak, laguntza teknikoak, azterketa denboraren aldaketak, egutegi akademikoaren malgutasuna edota beste zenbait jarduketa, ikasleen banakako balioespena kontuan hartuz.

Ikasle horiek beren eskubideak gainerako ikasleen baldintza beretan betetzeko beharrezkoak diren baliabide eta egokitzapenek ez dute inoiz ere murriztuko eskatzen den irakaskuntza maila.

gora

Ohorezko matrikula

“Ohorezko Matrikula” aipamena 9.0 kalifikazioa edo hura baino handiagoa atera duten ikasleei eman ahalko zaie. Haien kopurua ez da izango ikasturte batean irakasgai bateko irakaskuntza-talde berean matrikulaturiko ikasleen ehuneko bost baino handiagoa, ez bada matrikulaturiko ikasleen kopurua 20tik beherakoa dela, eta kasu horretan “Ohorezko Matrikula” bakarra eman ahalko da.

gora

Iruzurreko metodoak erabiltzea

Zintzotasun akademikoaren aldarrikapena

Unibertsitatean lehen aldiz matrikulatzen denean, ikasleak zintzotasun akademikoaren aldarrikapen bat izenpetuko du. Aldarrikapen horren bidez konpromisoa hartzen du inolako iruzurrik ez egiteko, eta aitortzen du ezagutzen duela Unibertsitateak, hala badagokio, jartzen ahal dizkion zehapenen berri, indarrean dauden araudiekin bat etorriz, bere interesak eta eskubideak defendatzeko zilegi dituen errekurtsoen edo bestelako ekintzen kaltetan gabe.

Iruzurra egitea

Ikasle batek iruzurra egiten badu ebaluazio proba bat egiten duenean, nola baita, esaterako, irakasleek berariaz baimendu ez duten materiala, edo beste pertsona batzuekin informazioa trukatzea edo beste pertsonengandik informazioa lortzea, gutxiegi (0,0) jasoko du ebaluazio horretan, eta dagokion deialdian irakasgaia suspendituko du, eta zehapena ere jaso dezake, aurretik diziplina espediente bat irekita.

Kopiatzen bada, aurreko puntuan esaten dena ukitutako ikasle guztiei aplikatuko zaie, kopiatu dutenei eta besteei kopiatzen utzi dietenei, ikaslearen ardura baita azterketa, lana, edo ebaluagarria den material guztia kopia dadila galaraztea, betiere demostratzen denean besteei kopiatzen utzi dietenek ez dutela zintzo jokatu, edo materiala zaintzen zabar jokatu dutela azken hori erantzukizun-maila txikiagokoa izanik.

Ebaluatzeko eskatzen den irakaskuntza-lan bat egiteko iruzurra egiten duen ikasleak, esaterako, plagioa eta jatorriz berea ez den materiala (ez bada irakasleak berariaz horretarako baimendutakoa) erabiltzea, baita Internetetik lortutakoa ere, nondik lortu duen aitortu gabe, eta, hala badagokio, egilearen baimenik gabe, arriskua du aipatutako lanaren ebaluazioa ez gainditzeko, dagokion deialdian irakasgaiak gutxiegi (0,0) kalifikazioa izateko, eta zehapena ere jasotzeko, aurretik diziplina espedientea irekita.

Iruzurra egin dela atzematen edo susmatzen denean, irakasleek ikaslearen ebaluazio probak eta irakasgaian seihilekoan zehar aurkeztu dituen lanak berrikusten ahalko dituzte, baita lehendik ebaluatu direnak ere, eta proba berri bat egiten ahalko diote ikasle susmagarriari, zehaztu ahal izateko ea ezagutzen dituen aurkeztu dituen lanak egileari suposatzen zaion sakontasunarekin. Berrikusketa egitean, lehendik egindako lanetan ere iruzur zantzuak antzematen badira, behin-behineko kalifikazioak aldatzen ahalko dira, ikasleari entzun eta gero, betiere irakasgaiaren azken kalifikazioak behin betiko mailara jaso baino lehen.

Oro har, irakasgaiaren arduraduna den saileko zuzendaritzari dagokio erabakitzea, irakasgaiko irakasleei, ukitutako ikasleei, eta saileko zuzendaritzak beharrezko ikusten duen beste edozeini entzun eta gero, titulazioa atxikita daukan ikastegiko zuzendaritzari gorabeheraren berri eman behar zaion edo ez.

Sailaren txostena jaso eta gero, ikastegiko zuzendaritzak erabakiko du errektoreari eskatu behar ote zaion dagokion zehapen espedienteari hasiera eman diezaion, Unibertsitateko beste organo batzuek gai honetan daukaten eskumenen kaltetan gabe.

gora

Konpentsazioaren bidez gainditzea

Ikasleek irakasgai-konpentsazioaren bidez gainditzeko aukera izango dute, graduko eta masterreko indarrean dagoen araudiko eskakizun guztiak betetzen badituzte. Esteka

gora

Master amaierako lanaren ebaluazioa

Titulazioaren erantzulea den ikastegiak izendatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu gradu/master amaierako lanak. Hiru irakaslek osatuko dute epaimahai hori, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren berariazko araudiak ezarritakoaren arabera. Esteka

gora