• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


2018ko irailaren 03a

Graduko ikasle berriei ongietorria egiteko jardunaldia

Irailaren 3an

2018ko irailaren 3an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak eta ikastegi eta fakultateetako zuzendaritza-taldeek harrera egingo diete ikasleei Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan. Ondoz ondoko hiru saio izango dira, ikasleek egingo duten graduari dagokion ikastegiaren edo fakultatearen araberakoak.

Jarraian, ongietorria egiten denetik bakoitzari dagokion graduaren aurkezpena izan arte, ikasleek ordubete izango dute Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko. Eta, azkenik, bakoitzari dagokion graduko aurkezpen espezifikora joango dira.

Kontuan izan Erizaintzako, Fisioterapiako eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako ikasleak 9:00etan joango direla beren gradua aurkezteko saiora, hau da, Sario eraikineko ongietorri ekitaldia izan baino lehenago.

ONGIETORRIA

Arrosadiko Campusa (Iruñea). Fernando Remacha aretoa Sario eraikina.

  • 8.30:      - Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
                   - Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan
  • 10.00:    - Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
                   - Zientzia Juridikoen Fakultatea
  • 11.30:    - Giza eta Gizarte-zientzien Fakultatea
                   - Osasun Zientzien Fakultatea
                   - Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (Tuterako campusetik datozen ikasleaka)

 

GRADUEN AURKEZPENA

   - Iruñea: 
          -- Iruñeko Campusa: Graduak aurkezteko saioen ordutegia eta ikasgelak

          -- Nafarroako ospitalegunea. Ekitaldi-aretoa, 9:00etan: - Gradua Erizaintzan

   - Tutera, Ekitaldi-aretoa, 9:00etan: - Gradua Fisioterapian
                                                               - Ingeniaritza Gradua Diseinu Mekanikoan

Tuteratik Iruñera etortzeko autobus zerbitzua NUPek Ongietorria Egiteko Jardunaldira gonbidatzen ditu Tuterako ikasleak. Iruñeko campusean, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, egingo da 11:30ean. Horretarako, autobusa edukiko dute; Tuteratik 10:00etan abiatuko da, eta Iruñetik 13:15ean itzuliko da. Zerbitzu hori erabiltzeko interesa dutenek inprimaki hau bete beharko dute, eta adingabeek gurasoen edo tutorearen baimena erantsi beharko diote. Izena emateko epea abuztuaren 30ean (osteguna) bukatuko da, 9:15ean.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

 

Lehenengo ikasmailako ikasleen eskolak asteartean, irailaren 4an, hasiko dira (Eskola orduak eta ikasgelak).