• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Hezkuntza Ministerioa beken ebazpena jakinarazten hasi da

Beka eskatu dutenek posta elektroniko bat jasoko dute, beka ebatzita dagoela jakinarazteko, eta esanez zer estekatatik jaisten ahal duten ebazpena, beren pasahitzarekin.

Bekak matrikula osoaren zenbatekoa egiten badu, "0" zenbakia agertuko zaizu. Beka ez badizute ematen, baina matrikula bekadun moduan egin bazenuen, geroago posta elektroniko bat jasoko duzu abonu-agiriarekin (ordainketa-agiria), matrikula ordaintzeko.

EZ DA BEHARREZKOA JAKINARAZPENA UNIBERTSITATEAN AURKEZTEA

Alegazioak: Alegazioak 15 eguneko epean aurkezten ahal dira, jakinarazpena ematen denetik kontatzen hasita, egoki jotzen den dokumentazioa ere aurkeztuz. Alegazioak Unibertsitateko Beken Bulegoan aurkeztu beharko dira, edo Tuterako campusean. Bestela, posta ziurtaatuaren bidez bidaltzen ahal dira: Alegazioak egiteko eredua

INFO +