• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


NUP Academic Mobile

“UPNA Academic Mobile” app bat da (gailu mugikorretarako aplikazio bat), doakoa, aukera ematen duena Unibertsitateko zerbitzu erabilgarri batzuetan sartzeko, sakelako telefonoaren bidez, eta era pertsonalizatuan.

Erabilgarri dago Apple gailu mugikorretarako (App Store-n) eta Android sistema eragilerako (Play Store-n), gaztelaniaz eta euskaraz.

Ikasleak app-a bere gailuan instalatu eta gero, NUPek eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko, aski da NAN zenbakia sartzea (baita letra ere, letra larriz), eta ohiko SIGMA pasahitza (matrikula egiteko erabili duzun berbera).

Une honetan, ikasle bat, NUP Academic Mobile-tik, 2 zerbitzutara sartzen ahal da:

Azken kalifikazioak: ikasleak NUPen matrikulatu zenetik lortu dituen eta espedientean dauden nota guztiak ikusten ahal ditu. Zure espedientean dauden behin betiko notak dira. Ikasleari akta notekin bete eta gero agertuko zaio. Nota berri bat argitaratzen denean jakinarazpena jasoko du.

Inkestak: irakaskuntza balioesteko inkestak irekita dauden epean, ikaslea sakelakotik sartzen ahal da, zer taldetan dagoen matrikulatuta, talde horien inkestak betetzeko.

Poliki-poliki beste zerbitzu interesgarri batzuk jarriko dira.

Zalantza eta kontsultetarako: oficina.informacion@unavarra.es