• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Ez zaituzte uztailaren 28ko zerrendan gradu batean onartu?

Itxaron zerrendan sartzeko eskaera: abuztuaren 2a arte

Gradu batean aurreinskripzioa egin bazenuen eta uztailaren 28ko zerrendan onartu ez bazaituzte edo uztailaren 5eko eta 21ekoetan itxaron zerrendan gelditu bazara, bete gabeko postu bat egonez gero itxaron zerrendetan sartu (edo jarraitu) nahi baduzu, esteka honetan eskatu behar duzu: itxaron zerrendetan sartzeko eskatu.

Uztailaren 28tik aurrera, espresuki hala adierazita soilik agertuko zara itxarote zerrendetan.

Epea: uztailaren 31tik abuztuaren 2ra lehen eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:00ak arte. 

Kontuan izan ohiko aurreinskripzioan itxarote zerrendan gelditu ziren ikasleek lehentasuna dutela ohiz kanpokoan izena eman zutenen aurrean. 

Itxaron zerrendako behin betiko posizioak ez dira epea bukatu arte jakingo. Behin betiko itxaron zerrenda abuztuaren 3an argitaratuko da, 14:30etik aurrera.

Argibide gehiago