• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Ikaspostu eskaera NUPeko tituludunentzat, aipamen berri bat egiteko

Eskaera: abuztuaren 1etik 16era

1.- ESKAERA: Beren titulazioaren aipamen berri bat lortu nahi duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduatuek Administrazio eraikineko Erregistro Orokorrean eskatu behar dute abuztuaren  1etik 16ra. Jendearentzako ordutegia 08:30tik 14:30era da.

Eskaerak antolatzeko irizpideak: ikasketa-espedienteren batezbestekoa.

Ikaspostu berri guztien % 5 da, Irakasletzan izan ezik. Titulazio horretan honela banatuko dira:  

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 13
Zuzenbidea 7
Ekonomia 5
Haur Hezkuntza 6*
Lehen Hezkuntza 9**
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza 4
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza 4
Industria Teknologietako Ingeniaritza 8
Informatika Ingeniaritza 5
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak 3
Soziologia Aplikatua 3

* Aipamenak Haur Hezkuntzako Irakasletzan: Pedagogia Terapeutikoa, ikaspostu 1; Gorputz Heziketa edo Musika, ikaspostu 1; frantsesa,  ikaspostu 1; ingelesa, 3 ikaspostu. Gainerako aipamenetan zenbat ikaspostu huts sortzen diren, hainbat ikaspostu gehiago eskainiko dira ingelesez, eta gehienez ere 6 ikaspostu.

**Aipamenak Lehen Hezkuntzako Irakasletzan: Pedagogia Terapeutikoa, Gorputz Heziketa, Musika eta frantsesa,  ikaspostu bana; ingelesa, 5 ikaspostu. Gainerako aipamenetan zenbat ikaspostu huts sortzen diren, hainbat ikaspostu gehiago eskainiko dira ingelesez, eta gehienez ere 9 ikaspostu.

NUPen bigarren aipamen bat egiteko aukerarik ez dute izango beste unibertsitateetako graduatuek.

2.- ONARTUEN ZERRENDA: 2017eko abuztuaren 29an.

3.- MATRIKULA: Ikasleei banaka jakinaraziko zaie.