• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Hizkuntza gaitasuna frogatzeko azterketan izena emateko epea azaroaren 9tik 13ra da

Udazkeneko deialdia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gradu titulua lortzeko, B1 mailaren baliokidea den hizkuntza gaitasuna frogatu beharko da ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz. Maila hori frogatzeko moduetako bat hizkuntza azterketa bat gainditzea da, proba horiek urtero antolatzen dira Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiarekin lankidetzan.

Graduko matrikulatutako ikasleei zuzendutako azterketa:

  • Ingelesezko edo frantsesezko azterketa
  • Online inskripzioa: azaroaren 9tik 13ra arte
  • Prezioa: 35 € (17,5 € Familia Ugari Orokorra, 0€ Familia Ugari Berezia eta Ezgaitasuna).  
  • Azterketa eguna: azaroaren 27an

Hauetarako bakarrik balioko du:

  • gure Unibertsitatean gradua lortzeko behar den hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko.
  • gure Unibertsitatean egiten diren nazioarteko mugikortasuneko deialdietan parte hartzeko.

inoiz ez dira izango egiaztagiri ofizialak.

INFORMAZIO +