• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


2019ko martxoaren 18a

Ingelesa ikasteko murgiltze-ikastaroetarako laguntzak Irakasleen Masterreko tituludunentzat eta maisuentzat

Epea: 2019ko martxoaren 15etik apirilaren 3ra arte

Xedea

Ingelesa ikasteko bost eguneko murgiltze-ikastaro trinkoa, barnetegian, 2019ko uztailaren 1etik abenduaren 16ra bitartean, toki hauetako batean: Santander, Coruña, Cuenca, Valentzia, Sevilla eta Pirinioak.

Beka kopurua: 1005

Norentzat

Nahitaezko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterreko tituludunak eta maisuak.

Oinarrizko betebeharrak:

  • Ikasketak azken hiru urteetan bukatuak izatea.
  • Ikasketa-espedientean batez besteko nota 8,00 baino handiagoa edukitzea, eta emango diren laguntza kopuru osoaren arabera ezartzen den atalase nota baino handiagoa.

Zuzkidura

Laguntzak irakaskuntza, material, mantenua eta ostatua estaltzen ditu, baina aukeratutako ikasleak 100 € ordaindu behar dizkio enpresari.

Deialdia egiten duen organismoa

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa eta Universidad Menéndez Pelayo unibertsitatea

Argibide gehiago

Deialdia eta eskaera