• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Hezkuntza Ministerioaren lankidetza bekak

Eskaera: 2017ko abuztuaren 13tik irailaren 18ra

Xedea

Egindako ikasketekin lotutako ikerketa lanekin hasteko laguntzak.

Norentzat

Unibertsitateko graduko azken ikasmailan, masterreko ikasketa ofizialetako lehen ikasmailan edo bigarren zikloan matrikulatuta dauden ikasleentzat.

Beka kopurua

7 beka NUPerako, bana honako sail hauetako bakoitzean: Soziologia, Gizarte Lana, Kimika Aplikatua, Geografia eta Historia, Nekazaritza Ekoizpena, Osasun Zientziak eta Natura Ingurunearen Zientziak 

Aurreko irizpidea aplikatu eta gero, beka hutsak geratzen badira, beka bat esleituko zaio hurren hurren lehen puntuan beka esleitu ez zaion sail bakoitzari, lehentasun ordena honi jarraiki: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Zuzenbide Pribatua, Psikologia eta Pedagogia, Zuzenbide Publikoa, Fisika, Automatika eta Konputazioa, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak, Elikagaien Teknologia, Matematika, Matematika eta Informatika Ingeniaritza, Ekonomia, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Enpresen Kudeaketa, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza eta Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika.

 Betekizunak:

     - Batez besteko nota jakin bat edukitzea, aldagarria, titulazioen arabera (kontsultatu deialdia)
     - Lankidetza proiektu bat aurkeztea, Sailaren bermearekin eta puntuazioarekin.

  • Graduko titulazioetarako, 180 kreditu gaindituta edukitzea eta azken kredituak egiten egotea.
  • Unibertsitateko bigarren zikloko titulazioetarako, ikasketak bukatzeko behar diren kreditu/irakasgai guztietan matrikulatuta egotea.
  • Masterretarako, lehen ikasmailako irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatuta egotea. 

Zuzkidura

2.000 €

Onartuen zerrenda

Behin-behineko zerrenda: Onartuak / Baztertuak

Erreklamazioak: urriaren 13ra arte

Argibide gehiago

Deialdia eta eskaera