• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Ikertzen hasteko 4 beka, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate Osasungarria Programakoak

Epea: 2018ko otsailaren 10etik 22ra

Xedea

Unibertsitateko komunitaterako jardueretan osasun-agente modura lankidetzan jardun behar da zazpi hilabetez, bi seihilekotan banatuta, 2018ko martxotik maiatzera eta irailetik abendura arte. 

Guztira hiru beka dira, eta hilean 20 orduko arduraldia dute gutxi-gorabehera.

Hartzaileak eta bete beharrekoak

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta graduondoko ikasleak izatea 2017/18 ikasturteko bigarren seihilekoan eta graduko eta graduondoko ikasleak izaten jarraitzea 2018/19 ikasturteko lehen seihilekoan.
  • Komunikatzeko eta pertsonak eta taldeak dinamizatzeko trebetasunak izatea.
  • Unibertsitate osasungarriaren aldeko plana ezagutzea.
  • Programako jarduerak Arrosadiko campusean goizez egiteko modua izatea. 

Zenbatekoa

125 € hilean

Eskaerak

Eskaerak Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira. Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  1. Eskaera-inprimakia
  2. NUPeko ikaslea izatearen egiaztagiria.
  3. Curriculuma, jatorrizko dokumentuak edo kopia erkatuak aurkeztuz egiaztatutako merezimenduekin.
  4. Bekekiko interesa eta motibazioa azaltzeko gutuna.

Curriculuma balioetsiko da eta elkarrizketa pertsonal bat egingo da.

Hautatuen zerrenda

Ebazpena jakinaraziko zaie zuzenean hautatutakoei.

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Informazio gehiago

Gizarte Ekintza Unitatea

Dokumentazio gehigarria: