• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetza beka

Epea: Proiektua, urriaren 4ra arte; Eskaera, 2017ko urriaren 9tik 16ra arte

Xedea eta helburuak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 75 lankidetza bekatarako deialdia egingo du Graduko, Gradura Egokitzeko Ikastaroko eta masterreko ikasleek sailetan jardun dezaten, 2017/18 ikasturterako. Horietatik, 5 ikasketen jarraipena arriskuan jartzen duen zailtasun ekonomikoko egoeran dauden ikasleentzat dira.

  • Lankidetza-aldi: 6 hilabeteko aldi bat, 2017ko azaroaren 2tik 2018ko apirilaren 27ra arte
  • Arduraldia: astean 9 ordukoa
  • Norentzat: Bukatzeko erdia edo gutxiago (GALari dagozkion kredituak barne) falta zaien Graduko ikasleak, egokitzeko ikastarokoak edo Masterrekoak.

Eskaera eta Epea

1.- Ikaslea nahi duen saileko idazkaritzarekin jarriko da harremanetan, dauden lankidetza-aukerak ezagutzeko, eta horrela lankidetza-proiektu bat egiteko. Proiektuak egingo diren lanak zehaztuko ditu. Ikastegiak edo sailak jarri beharko dizkio zigilua eta izenpea proiektuari. Proiektua sailean aurkezteko epea izango da, urriaren 4ra arte 14:00ak arte.

       - Lankidetza proiektua

2.- Gero ikasleak aurkeztu beharko du Administrazio eraikineko Arrosadiko campuseko erregistroan, edo Tuterako campuseko erregistroan, eskaera eta dokumentazioa. Eskaera aurkezteko epeaurriaren 9tik 16ra arte azken eguneko 14:30ak arte

Esleipen irizpideak

1. Sailek aurkeztutako eta ontzat emandako proiektuak ordenatuko dituzte, eta horien artean lehentasunezko ordena bat ezarriko dute, irizpide hauekin bat etorriz:
   - Eduki berritzailea izatea.
   - Sailean garatu beharreko lana aplikatzea.
   - Etorkizuneko lankidetza- edo ikerketa-proiektuetan jarraitzeko aukera izatea.
   - Lan metodoetan teknologia berriak sartzea.

      Bekadunak Aukeratzeko Batzordeak puntuazioa jarriko dio sailek aurkeztutako proiektu bakoitzari, haiek ezarritako lehentasunezko ordenaren arabera (0-4 puntu). Puntuazioak proiektu kopuruarekiko proportzionalki emango dira, sailek ezarritako lehentasunezko ordenaren arabera.

     2. Ikasketa-espedientearen kalifikazioa aurreko ataleko puntuei gehituko zaie.

     3. Zailtasun ekonomikoak dituztenentzako bekak eskatzen dituztenei, Gizarte Ekintzarako Unitateak, gehienez ere, 6 puntu emango dizkie, zailtasun egoera frogatzeko aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Xedeak

Bekadunen Batzordeak beka bana esleituko dio eskaerarik duen sail bakoitzari, eskatzaileen puntuazio osoaren ordenaren arabera, dauden guztiak esleitu arte.  

Diru-zuzkidura:

1.050€. Abenduaren 340€ ordainduko da eta bestea lankidetza-epea bukatzean eta txosten aurkeztuta (maiatzaren 2tik 7ra arte).

Ebazpena

Dokumentazio gehigarria: