• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Hezkuntza, kultura eta kirol ministerioaren beka orokorra nahitaezko ikasketen ondorengo ikasketetarako

Epea: 2017ko abuztuaren 11tik urriaren 17ra arte

Norentzat

Graduko eta Masterreko ikasleentzat, lehen eta bigarren zikloetako ikasleentzat, eta gradu titulua lortzeko kreditu osagarrietan matrikulatutako ikasleentzat. Eskatzen den bekaren zertarakoa diren ikasketen maila bereko edo maila handiagoko titulu baten jabe ez izatea beka eskatzen denean. Estatu osoko ikasleentzako bekak, Euskal Autonomia Erkidegokoentzat salbu.

Beka motak

Matrikula beka: ez dira sartzen irakasgai beraren bigarren matrikulak ezta ondorengoak ere
Ikasleak ikasturtean daukan bizilekuarekin lotutako zenbateko finkoa. 1.500 € / Ikaslearen errentarekin lotutako zenbateko finkoa: 1.500 €

Zenbateko aldagarria: ikaslearen espedientearen batez besteko nota haztatuko da eta bere familia-errenta zehaztuko da banaketa formula bat aplikatuta (deialdiaren 9. artikulua).

Betebeharrak

Irakaskuntza betebeharrak:

Deialdian ezarritako kreditu kopurua matrikulatzeaz gainera::

Irakaskuntza betebeharrak
Ikasturtea Jakintza-adarra Matrikula-beka lortzeko Gainerako zenbatekoak lortzeko
Graduko 1.a Guztiak Gutxienez ere 5,50 edukitzea BEUSen (irakasgai haztagarriak kontuan hartu gabe) edo unibertsitatean sartzeko modua ematen duen irakaskuntzan Gutxienez ere 6,50 edukitzea BEUSen (irakasgai haztagarriak kontuan hartu gabe) edo unibertsitatean sartzeko modua ematen duen irakaskuntzan
Graduko 2.a edo hurrengoak Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak Gaindituak izatea aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 90 gainditua gutxienez ere Aurreko ikasturtean gaindituak izatea matrikulatutako kredituen % 100, edo, bestela, % 90 eta gutxienez 6,50eko batez besteko nota edukitzea
Graduko 2.a edo hurrengoak Osasun Zientziak Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 80 gainditua izatea gutxienez ere Aurreko ikasturtean gaindituak izatea matrikulatutako kredituen % 100, edo, bestela, % 80 eta gutxienez 6,50eko batez besteko nota edukitzea
Graduko 2.a edo hurrengoak Irakaskuntza Teknikoak Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 65 gainditua izatea gutxienez ere Aurreko ikasturtean gaindituak izatea matrikulatutako kredituen % 100, edo, bestela, % 80 eta gutxienez 6,50eko batez besteko nota edukitzea
Masterreko 1.a Masterrean sartzeko modua ematen dioten ikasketetan 7,00 izatea batez besteko nota, edo 6,50 profesionaltzen duen master bat bada. Irakaskuntza teknikoetarako lortu den batez besteko nota 1,17 koefizientearekin biderkatuko da. Horretarako ikasketa teknikoen batez besteko notak 1,17 koefizientearekin biderkatuko dira.
Masterreko 2.a edo hurrengoak Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 100 gainditua izatea gutxienez ere.
Aurreko ikasturteko batez besteko nota 7,00 izatea, edo 6,50 gaitzen duen master bat bada.

Betekizun ekonomikoak

Deialdia egiten duen organismoa

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa.

Eskaera:

Ez da aurkeztu behar dokumentaziorik Unibertsitatean, ez bada unibertsitatez aldatu direla edo atzerrian errentak lortu dituztela, edota ekonomia eta familia independentzia aitortu behar dutela.

Ebazpena

Abenduaren amaieratik aurrera posta elektronikoan jasotzen dute beka ematen edo ukatzen dien ebazpena, eta web helbide honetara sartu behar dira. Laguntzaren zenbatekoa matrikularena soilik bada, ebazpenean "0" zenbatekoa agertuko da. Ez da beharrezkoa jakinarazpena Unibertsitatean ematea.

Alegazioak aurkezteko 15 egun daude, jakinarazpena behera kargatzen den egunetik aurrera, eta honela aurkeztu behar dira: NUPeko Beken Bulegoan, Arrosadiko campusean, Tuterako campusean edo posta ziurtatuaren bidez: Alegazioak eskatzeko eredua

Errekurtsoa: Epea hilabetekoa da beken onuradunak nor diren argitaratzen denetik, hau da, 2017ko ekainaren 5era arte 16/17 ikasturtea.

(INFO+)

 

Dokumentazio gehigarria: