• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


KREAS - NUP programako bekak (Garapenerako hezkuntza)

Epea: 2017 abenduaren 12ra arte

Xedea

Hautatzen den ikasleak aukera edukiko du egiteko praktika-aldi bat edo ikasketa, gradu edo master amaierako proiektua edo lana, NUPek eta beste instituzio edo erakunde batek koordinatuta eta haien tutoretzapean. Erakunde horrek bere lana garatuko du ekonomia sozial eta solidarioaren, kudeaketa parte-hartzailearen, kontsumo arduratsuaren edo horiekin lotutako esparruan. Horretaz gainera kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren aukeretan espezializatutako ikastaro batean parte hartuko dute. 

Iraupena: bi eta lau hilabete artean.

Hartzaileak eta bete beharrekoak

  • Graduko 5. seihilekoko edo goragoko seihilekoetako  ikasleak,  betiere 60 kreditu gainditu badituzte, edo 72 kreditu, Gradu Bikoitzeko ikasleak badira. Horretaz gainera, 2016/17 ikasturtean matrikulatutako kredituen % 60 gainditua izan behar dute, Nekazaritza Ingeniaritzako G.M.E.T.-eko,  Telekomunikazio eta Industria Ingeniaritzako G.M.E.T.-eko, edo Osasun Zientzien Fakultateko ikasleak badira, eta gainerako ikasleek % 80. 
  • Ikasturte honetan NUPeko bigarren zikloan matrikulatutako ikasleak.
  • Ikasturte honetan NUPen masterra egiten ari diren ikasleak edo NUPen master ofizial bat egin duten eta ikasketen amaierako lana egiteko eta defendatzeko daukaten ikasleak.
  • NUPen ingeniaritza egiten ari diren eta amaitzeko soilik ikasketen amaierako lana edo proiektua behar duten ikasleak.

Unibertsitate hartzaileak eta hautatzeko irizpideak

Ikasketa espedientea, curriculum vitaea balioetsiko da eta elkarrizketa pertsonal bat egingo da.

Diru-zuzkidura

Gehienez 1.350€.

Argibide gehiago

Informazio gehiago eta eskabidea

Dokumentazio gehigarria: