• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


Zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleei matrikula ordaintzeko laguntza ekonomikoak

Epea: 2017ko abuztuaren 3tik azaroaren 17ra / 2018ko urtarrilaren 2tik apirilaren 27ra

Xedea

Laguntza ekonomikoak matrikula ordaintzeko zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleentzat, zailtasun horiek unibertsitateko ikasketak uzteko arriskua badakarte. Bateragarriak dira beste beka batzuekin, beste beka horiek ez badute betetzen matrikularen % 100a, eta erabat finantzatzeko falta den kopurura arte baizik ez.

Norentzat

2017/18 ikasturteetan graduko edota 1. eta 2. zikloetako ikasketak egiten ari diren NUPen matrikulatutako ikasleak, zailtasun ekonomiko larriak badituzte.

Bete beharrekoak

  • Matrikulatzen diren ikasleei eskatuko zaie Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Nafarroako Gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak ikasturte horretarako egindako deialdian beka eskatzea, betiere eskatutako bete beharrekoak betetzen badituzte.
  • Ez edukitzea unibertsitateko titulazio bat. 

Zenbatekoa

Laguntza ikasturte honetako irakaskuntza prezioen kostua izango da gehienez ere.

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Unibertsitate Proiekziorako eta Erakunde Harremanetarako errektoreordea.

Eskaera

NUPeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira Eskabide hau eta Deialdiaren oinarrietan adierazten diren dokumentuak.

Gero eskatzaileak Gizarte Ekintzarako Unitatera deituko du (Ikasgelategia. 025. ikasgela 948 168060 - 168064), balioespen elkarrizketa bat hitzartzeko

Deialdiaren oinarriak

Deialdiaren oinarriak (1337/2017 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikokoko errektoreak emana)