• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


Ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko laguntzak MECeko bekadunentzat

Epea: 2017ko urtarrilaren 18tik otsailaren 16ra arte

Xedea

Ingelesa ikasteko bost eguneko murgiltze-ikastaro trinkoa, barnetegian, 2017ko martxoaren 27an edo abenduaren 11n aukeran, toki hauetako batean: Santander, Madril, Coruña, Cuenca, Valentzia, Sevilla, Granada, Tenerife, La Línea de la Concepción, Bartzelona, Aragoi eta Cartagena.

Beka kopurua: 14.000

Norentzat

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren bekadunak diren ikasleak, ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Bete beharrekoak

Behin-behineko esleipenerako:

  1. 30 urte baino gutxiago izatea 2017ko abenduaren 31n.
  2. Unibertsitate Ikasketetarako bekaduna izatea oinarrietan aipatzen diren deialdietan.
  3. Deialdiko ekonomia-betekizunak betetzea. Laguntzen esleipen ordena familiaren biztanleko errentaren arabera ezarriko da
  4. Lehentasuna izango dute aurreko urteetan laguntza honen onuradun izan ez diren eskatzaileek.

Behin betiko esleipenerako:

  1. Mailaketa proba bat gainditzea Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean.

Diru kopurua

Laguntzak irakaskuntza, material, mantenua eta ostatua estaltzen ditu, baina aukeratutako ikasleak 100 € ordaindu behar ditu ikaspostua erreserbatzeko.

Deialdia egiten duen organismoa

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

Argibide gehiago

 Informazio gehiago eta eskabidea

Dokumentazio gehigarria: