• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


Gazte Ekintzaileak Erasmus bekak

Epea: deialdia irekia

Xedea

Gazte Ekintzaileentzako Erasmus programak enpresaburu izan nahi duten europarrei laguntzen die Europan enpresa txiki edo ertain bat arrakastarekin sortzeko eta/edo zuzentzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen. Ekintzaile berriek ezagutzak eta negozio-ideiak eskuratzen eta trukatzen dituzte esperientzia handiko enpresaburuekin, eta haiekin batera egon eta lankidetzan aritzen dira hilabete 1etik 6 hilabetera bitartean. Europar Batzordeak diruz laguntzen du egonaldia partzialki.

Norentzat

Programan ekintzaile berri baten modura parte hartzeko aukera duzu zure enpresa sortzeko asmoa baduzu serioski, negozio-plan bideragarri batetik abiatuta, edo zure enpresa azken 3 urteetan sortu baduzu. Zure (etorkizuneko) enpresa edo enpresa jarduera edozein arlotakoa izango da, eta adin mugarik ez dago.

Oinarrizko betebeharrak

  • Europar Batasuneko herrialde bateko egoiliar iraunkorra izatea;
  • Proiektu edo negozio-ideia zehatz bat negozio plan batean gauzatua edukitzea;
  • Motibatua egotea eta zure egonaldian Europar Batasuneko beste herrialde bateko esperientzia handiko enpresaburu batekin lankidetzan jarduteko konpromisoa hartzea.
  • Enpresaburu hartzailearen negozioa garatzen laguntzeko prest egotea eta zure trebetasunak eta gaitasunak bere eskura jartzea;
  • Programak eskaintzen duen diru-laguntza osatzeko beharrezkoa den zenbatekoa emateko prest egotea

Deialdia egiten duen organismoa

Europako Batzordea

Argibide gehiago

Deialdiari buruzko informazio gehiago eta eskaera hemen: