• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen (AUIP) mugikortasun bekak

Epea: 2018ko apirilaren 30era arte

Xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Masterreko ikasketa ofizialak egiteko 10 laguntza, 2018-19 ikasturtean Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen (AUIP) kide diren Latinoamerikako unibertsitateetako ikasleei zuzenduak.

Eskaintzen diren unibertsitateko masterrak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Osasun Zientzien Fakultatea
Zientzia Juridikoen Fakultatea
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Norentzat

AUIPekin lotutako erakundeetakoren batean graduatutako unibertsitateko ikasleentzat.

Eskaera eta dokumentazioa

  • Erabiltzaile gisa erregistratu behar da IGUEko (AUIP) esteka honen bidez, eta adierazten diren urratsei jarraitu behar zaie.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: kontsultatu deialdiaren oinarrietan

Epea: 2018ko apirilaren 30era arte (23:59ean, Espainia penintsulako orduan)

Diru-kopurua

5.000 €  matrikula, egoitza eta mantenu gastuetarako.

Aseguruak

Matrikula gastuen barruan sartuko da aseguru hauen tramitazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik aukeratutako ikasleentzako:

- 28 urtez beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun-zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

- 28 urtez gorako ikasleek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzekoo: Cum laude asegurua

Ikasketa bisa

Espainian sartzeko, aukeratuek "D motako ikasketa bisatua" eskatu behar dute Espainiak beren jatorrizko herrialdean duen kontsulatuan. Horretaz gainera, behin Espainian “Ikasle txartela” berritu behar dute, hemen azaldutakoarekin bat etorriz.

Ostatua

Nafarroako Unibertsitate Publikokoak egonaldia kudeatzen lagunduko die ikasleei Unibertsitate Arretarako Bulegoko Egoitza Zerbitzuaren bidez.

Deialdia egiten duen organismoa

Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartea (AUIP) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kofinantzatua

Emaitzak

Esleipenaren ebazpena

Argibide gehiago

incoming@unavarra.es