• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


2019ko otsailaren 19a

Carolina Fundazioaren bekak masterretarako eta doktoretzetarako

Epea: 2019ko martxoaren 9ra arte

Xedea

Latinoamerikako herrialde bateko (Iberoamerikako Nazioen Komunitateko kide den herrialde bateko) edo Portugalgo lizentziadunak Espainian ikas dezaten ematen dira, baldin eta curriculum bikain baten bidez horretarako gaitasun akademiko edo profesionala dutela egiaztatzen badute.

Titulazio hauetako bat ikasteko:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko bost master hauek:

Osasun Publikoa: beka bat (Boliviako ikasleentzat)                      
Ikerketa Osasun Zientzietan: beka bat (Boliviako ikasleentzat)                       
Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa beka bat (Boliviako ikasleentzat)                      
Informazio Geografikoko Sistemak eta Teledetekzioa: beka bat (emakumeentzat)           
Osasun publikoa: beka bat                    
Teknologia eta Kalitatea Nekazaritzako Elikagaien Industrietan: 2                

Doktoretza programa bat. Ikusi programak

Programak bi laguntza modalitate eskaintzen ditu: bekak eta ikasteko laguntzak.

Norentzat

Iberoamerikako Nazioen Komunitateko kidea den herrialde bateko lizentziadunak eta doktoregaiak, eskaintzen den graduondoko programetakoren batean eskatutako profila betetzen dutenak.

Deialdia egiten duen organismoa

Carolina Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kofinantzatua.

Argibide gehiago

Masterra: deialdiari eta eskaerari buruzko informazio gehiago

Doktoretza: deialdiari eta eskaerari buruzko informazio gehiago