• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


Iberdrola Fundazioaren Energia eta Ingurumeneko Graduondoko Bekak

Epea: 2017ko otsailaren 8tik apirilaren 7ra arte (AEBrako izan ezik, 2017ko otsailaren 28ra arte)

Xedea

Bekak graduondoko ikasketak egiteko Estatu Batuetako, Erresuma Bateko edo Espainako unibertsitateetan, jakintza-arlo hauetan: energia berriztagarriak, energia-sistema iraunkorra, ingurumena eta biodibertsitatea, ikatz gabeko teknologia garbiak eta isurketen kudeaketa, eraginkortasun energetikoa, energiaren biltegiratzea, ibilgailu elektrikoa eta banaketa sare adimendunak.

Norentzat eta oinarrizko betebeharrak

  • Lizentziadun eta ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleek.
  • Egiaztatzea ingelesezko ezagupen bikaina daukatela.

Deialdia egiten duen organismoa

Iberdrola Fundazioa

Deialdia eta eskaera

Beka eskatzaileek joan nahi duten unibertsitatean ikaspostua eskatzeko prozedura ohikoa hasi behar dute, deialdia itxi baino lehen.