• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


Nafarroako Gobernuaren beka orokorra

Epea: 2017ko urriaren 13tik azaroaren 13ra arte

Xedea

Gradu ikasketak, gradua, lizentziatura, ingeniaritza edo masterra eta egokitzapen ikastaroak tituludunentzat. Hezkuntza Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak egiten dituzten deialdien osagarriak dira.

Betebehar orokorrak

  • Nafarroan erroldatua egotea eta bizilekua bertan izatea aurreko urtean eta gaur egun.
  • P.F.E.Z.a Nafarroan egina edukitzea aurreko urtean.
  • Hezkuntza Ministerioari ikasturte honetarako beka eskatu izana, eskatzen diren betebeharrak betetzen badira, eta beka baztertua ez izatea.

Irakaskuntza betebeharrak

Gradurako: Aurreko ikasturtean gainditutako gutxieneko kreditu kopurua: % 70 ingeniaritzetan eta % 80 gainerako kasuetan.

Masterrerako:

   1. ikasmaila: batez besteko nota > 6,50 masterrean sartzeko modua ematen dioten ikasketetan edo > 6 lanbide arautu batean jarduteko gaitzen duen master bat bada (ikasketa teknikoetako batez besteko notak 1,17 koefizientearekin biderkatuko dira).
   Masterraren 2. ikasmaila: 1. mailan matrikulatutako kreditu guztiak gaindituta edukitzea, aurreko puntuan azaldutako sarbide nota edukitzea eta bukatzeko geratzen zaizkion kreditu guztietan matrikulatzea.

Eskaera

Egin kontu aitak, amak, legezko tutoreak edo independentzia familia edo ekonomia independentzia daukala argudiatzen duen ikasleak eskatzen duela.

     - Online eskabidea Nafarroako Gobernuaren webean

Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta erantsiko da beka eskaeraren inprimakia betetzeko unean.

Ez da beharrezkoa eskabide eredua inprimatzea, ezta fisikoki inon aurkeztea ere.

Ebazpena

Deialdiaren oinarriak

Argibide gehiago

Maiz egiten diren galderak