• ES
  • EU
  • EN


Beka guztiak


2019ko martxoaren 07a

Europako talentua atzemateko bekak

Eskaera: 2019ko martxoaren 28tik apirilaren 26ra

Xedea

Nazioarteko talentua erakartzea. 2019/20 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan masterreko ikasketa ofizial hauek egitera zuzenduta daude

Norentzat

Espainiako edo nazioarteko unibertsitateren batean graduatutako ikasleak, bizilekua Europar Batasuneko estaturen batean badute.

Unibertsitate masterren eskaintza

 
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan (*)
Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan
Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa - Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa
- Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
- Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan (*)
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan (*)
- Unibertsitate Masterra Informatikako Ingeniaritzan
Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala
Osasun Zientzien Fakultatea - Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea - Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
Zientzia Juridikoen Fakultatea - Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran (*)
- Unibertsitate Masterra, Lan arriskuak Aurreikustean
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea - Unibertsitate Masterra Esku-hartze Sozialean Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin
- Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan (*)

(*) Master honek lanbidean aritzeko gaitzen du; hortaz, masterra egin ahal izatearren, sartzeko eskatzen den Espainiako hezkuntza-sistemako graduko titulu ofiziala (edo harekin homologatutako atzerriko titulua) eduki beharko du ikasleak.

Eskaera eta dokumentazioa

Epea: 2019ko martxoaren 28tik apirilaren 26ra (azken eguneko 14:00ak arte)

Eskaera egiteko, beharrezkoa da sartzeko pasahitz bat edukitzea. Hori eskatzeko, aurretik esteka honetan erregistratu behar duzu: ERREGISTROA

 

ESKAERA

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (eskabideari berari erantsi behar zaio): jarraibideak, deialdiaren oinarrietan

  • NANaren, AIZren edo pasaportearen kopia eskaneatua.
  • Masterrean sartzeko bide ematen duen unibertsitate tituluaren kopia eskaneatua. Titulua atzerriko hizkuntza batean emana badago, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar da. Masterrak lanbidean aritzeko gaitzen badu, titulua Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko hezkuntza sistemen bidez lortu dutenek goi mailako titulu homologatua aurkeztu beharko dute.
  • Masterrean sartzeko bide ematen duen titulazioko kalifikazioen ziurtagiriaren kopia eskaneatua. Atzerriko hizkuntza batean emana badago, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar da.
  • Atzerriko tituluen kasuan: espediente akademikoaren batez besteko notaren baliokidetasun aitorpena, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren egoitza elektronikoan eska daitekeena, esteka honetan.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Baremazio orria, Osasun Zientzietako Ikerketako Masterrerako edo Osasun Publikoko Masterrerako bakarrik.
  • Izena emateko fitxa, Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterrerako bakarrik.
  • Kasua bada, matrikularen prezio publikoetatik salbuesteko eskubidea frogatzen duen agiria (espainiar nazionalitatea duten eskatzaileentzat).

Garrantzitsua. Masterra egiteko nahi dutenek, nahiz eta dirulanguntza lortu gabe, aurreskripzioa egin beharko dute jarritako epeetan.

Zenbatekoa

Masterreko matrikularen gastuak soilik hartzen ditu barne.  

Aseguruak, bisa eta ostatua

Matrikula gastuen barruan sartuko da aseguru hauen tramitazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik aukeratutako ikasleentzako:

   - 28 urtetik beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola-orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza-tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

   - 28 urtetik gorakoek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua

NUPek egonaldia kudeatzen lagunduko die ikasleei, Unibertsitate Arretarako Bulegoko Egoitza Zerbitzuaren bidez.

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Onartuen zerrendak

Onartutakoen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrenda / Baztertutakoen behin-behineko zerrenda: maiatzak 8

Erreklamazioak aurkezteko epeak maiatzaren 9tik 13ra iraungo du.

Behin betiko zerrenda, maiatzak 10. Ebazpena Eranskina 19/05/27an argitaratua

Oinarriak eta argibide gehiago

Deialdiaren oinarriakEranskina

Argibide gehiago: becas@unavarra.es