Universidad Pública de Navarra
Universidad Pública de Navarra
Hasiera > Ikasle berriak > Hezkuntza eskaintza: Irakaskuntza eskaintza >Aldi bereko ikasketa-programa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturan, eta Zuzenbide lizentziaturan

Aldi bereko ikasketa-programa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturan, eta Zuzenbide lizentziaturan

6 urte, 438 kreditu

Gure gizarteak eskatu egiten ditu Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko profesionalak. Aldibereko programa honetako tituludunek prestakuntza enpresarial eta juridiko sendoa dute, izan ere, gai dira erantzukizun handieneko lanpostuetan jarduteko bai arlo pribatuan bai publikoan.
Eskaintza honekin gure erkidegoko enpresa eta industria arloen eskaerari erantzun nahi diogu.
Ikasketa programa eskakizun maila handiz garatzen da eta izaera juridiko-enpresarial bikoitz horrek lan merkatuan oso estimatua den kualifikazioa ematen du bai arlo pribatuan bai publikoan.

Subir

Nork ikas dezakeen aldi bereko programa honetan

Unibertsitatean Sartzeko Proba gainditu duten Batxilergoko ikasleek.
Sartzeko gutxieneko nota Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Zuzenbideko lizentziatura bi titulazioetako atalase-nota altuena duena izango da gutxienez. Ikasleek zehaztu egin beharko dute zein titulaziotatik datozen aldibereko ikasketa horiek egitera.
Oro har, unibertsitate ikasketak hasita dituztenak ezin izango dira sartu.
Ingeles hizkuntza ezagutu beharra dago eta lana banaka zein taldeka egiteko  jarrera ona izan behar da.


Subir

Aurreko ikasturteko atalase-nota


Subir

Zer ikas dezakezun

Aldibereko ikasketek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturari eta Zuzenbide Lizentziaturari berez dagozkien ezagutzak erdiesteko aukera ematen dute, bai eta lizentziatura horien titulu ofizialak eskuratzeko aukera ere.
Eskaintzen den prestakuntza maila altukoa eta gogorra da, eta horregatik, ikasleek berebiziko maila erdiesten dute enpresa eta zuzenbidearen arloetan eskatzen diren iaiotasun eta trebetasunetan.
Izan ere, aldi bereko ikasketek aukera ematen diote ikasleari prestakuntza juridiko sendoa eta zuzendaritza gaitasunak lortzeko, eta horiek hainbat arlotan aplika ditzake.

  • Aholkularitza Juridikoa.
  • Fiskalitatea.
  • Diplomazia
  • Martekina eta Merkatuen Ikerketa
  • Kontabilitatea eta Kontu-ikuskaritza
  • Enpresa Estrategien Formulazioa
  • Giza Baliabideen Kudeaketa
  • Ekoizpenaren Antolamendua
Subir

Zein diren ikasketen edukiak

Aldibereko ikasketen programa berezi honetan, ikasleek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Lizentziaturetako enborreko eta nahitaezko irakasgai guztiak ikasten dituzte, eta ikasketa-plan horiei dagokien kreditu-kopurua egiten dute.
Ikasteko sisteman hainbat teknika erabiliko dira, eta horien artean garrantzizkoak izango dira teknologia berriak eta atzerriko hizkuntzak. Gaiaren arabera, irakasgaien oinarri teoriko eta praktikoak eskuratzeko, ikasleek hainbat modu izango dute: eskola teorikoak eta praktikoak, irakurketak, lanak, ahozko azalpenak, eztabaidarako foroak eta abar.
Aipamen berezia merezi du prestakuntza praktikoak.
Ikasle guztiek azkeneko ikasturteetako bi seihilekotan egin beharko dituzte Practicum Juridikoaren irakasgaiak, zeinak Zuzenbideko Lizentziaturan baitaude ezarrita. Horiekin aukera ematen zaie ikasleei bai Nafarroako Justizia Administrazioaren funtzionamendua ezagutzeko, bai zeregin juridikoarekin zerikusia duten erakundeen jarduera ere. Praktika horiek Unibertsitatearen irakaskuntzako tutoretzapean egingo dira, eta ikasleei bidea ematen diete ikasitakoa aplikatzeko, eta juristen berezko ekintzak gauzatzeko (ahozko teknikak garatzea, prozesu-idazkiak egitea, kontratuak, izaera guztietako dokumentu juridikoak, eta abar).
Seigarren ikasmailako bigarren seihilekoan, aurreikusita dago ikasle guztiek prestakuntza burutu dezaten atzerriko enpresetan praktikaldia eginez.

Subir

Praktikak enpresetan

Borondatezkoak diren curriculum-praktikez gain, ikasleek udan ere egin ditzakete praktikak enpresetan (uztailetik irailera) Unibertsitateak ezarritako araubideari jarraikiz.

Subir

Lanerako irtenbideak

Industria ehunari lotutako enpresek eta erakundeek Unibertsitateari eskatzen diote Zuzenbide eta Kudeaketa arloetako aditu kualifikatuak presta ditzan. Aldibereko ikasketa hauek dira eskaera horren erantzuna.
Enpresa Zuzendaritzako eta Ikasketa Juridikoetako lizentziaturetako tituludunek profil aproposa dute arlo pribatuan eginkizun askotan aritzeko.
Enpresa arloan hainbat lan egin dezakete zuzendaritza orokorrean edo langileen zuzendaritzan, arlo hauetan: finantzak, marketina, giza baliabideak, ikerketa eta garapena edo ekoizpena...
Beren prestakuntzagatik, gaitasuna daukate, halaber, kontsultoria eta aholkularitza juridikoan aritzeko, merkataritza gaietan, fiskaletan, lanekoetan, zibiletan...
Sektore publikoan, halako prestakuntza osoa izanda, erraztasuna izaten dute zenbait jardueratarako lehiaketetan, esaterako, ogasuneko ikuskaritzan aritzeko, erkidegoko eta estatuko administrazioetarako, judikaturarako, notario-bulegoetan eta erregistroetan aritzeko, karrera diplomatikorako eta abarretarako.

Subir

Ikasketak utziz gero, ba al da titulazio bakar batekin jarraitzerik?

Aldibereko ikasketak hasi ondoren ikasleak haiekin ez jarraitzea erabakitzen badu, aukeratutako bi titulazioetako batekin jarrai dezake, Unibertsitatean irauteko arauak hausten ez dituen artean.

Subir

Argibide gehiago

Ikasketen edukiari buruzko argibide xeheagoak nahi izanez gero, Enpresa Zuzendaritzako eta Ikasketa Juridikoetako Lizentziaturen gidaliburuan aurkituko dituzue.

Argibideren bat behar izanez gero, egin galdera helbide honetan:
fccee@unavarra.es

Subir

Ikasketa plana
kredituen banaketa*

* Kreditu 1=10 eskola-ordu. Begiratu web-gunea jakiteko zein den erabilitako terminologiaren esanahia.


IKASMAILA Enborreko irakasgaiak Nahitaezko irakasgaiak Guztira
1. 79,5 79,5
2. 75 12 87
3. 64,5 18 82,5
4. 57 18 75
5. 61,5 16,5 78
6. 18 18 80
Guztira 355,5 82,5 438
Subir

Nahitaezko irakasgaiak (enborrekoak eta nahitaezkoak)

Irakasgai bakoitzaren kreditu kopurua haren izenaren ondoan azaltzen da.


1. Ikasmaila 2. Ikasmaila 3. Ikasmaila
1. lauhilekoa 2. lauhilekoa 1. lauhilekoa 2. lauhilekoa 1. lauhilekoa 2. lauhilekoa
Matematikak I (6 Enb.) Matematikak II (9 Enb.) Kontabilitate Analitikoa (6 Enb.) Espainiako Ekonomia (6 Enb.) Enpresaren Ekonomia I (6 Enb.) Enpresaren Ekonomia II (6 Enb.)
Ekonomiarako sarrera (6 Enb.) Microeconomía I (6 Enb.) Tratamiento de Datos con Ordenador (6 Nahi.) Matemáticas Financieras (6 Enb.) Munduko Ekonomia (6 Enb.) Espainiako Historia Ekonomikoa (6 Ob)
Finantza Kontabilitatea (9 Enb.) Zuzenbide Penala: Zati Orokorra (9 Enb.) Industria Soziologia (6 Nahi.) Estadistika (6 Enb.) Makroekonomia I (6 Enb.) Estadistika eta Ekonometriarako Sarrera (6 Enb.)
Espainiako Zuzenbidearen Historia (7,5 Enb.) Zuzenbide KonstituzionaIa I (9 Enb.) Nazioarteko Zuzenbide Publikoa (9 Enb.) Mikroekonomia II (6 Enb.) Zuzenbide Komunitarioko Erakundeak (7,5 Enb.) Analisien Balantzea (6 Nahi.)
Zuzenbide Erromatarra (7,5 Enb.) Zuzenbide zibila I (6 Enb.) Administrazio Zuzenbidea: Zati orokorra (9 Enb.) Zuzenbide Penala: Zati berezia (9 Enb.) Zuzenbide Prozesala I (4,5 Enb.) Administrazio Zuzenbidea: Zati berezia (9 Enb.)
Zuzenbide Teoria (4,5 Enb.)   Zuzenbide Konstituzionala II (9 Enb.) Zuzenbide Zibila II (9 Enb.) Eliz Zuzenbidea (4,5 Enb.) Finantza eta Zerga Zuzenbidea I (9 Enb.)
Munduko Historia Ekonomikoa (6 Nahi.)
40,5 39 45 42 40,5 42
79,5 87 82,5

4. Ikasmaila 5. Ikasmaila 6. Ikasmaila
1. lauhilekoa 2. lauhilekoa 1. lauhilekoa 2. lauhilekoa 1. lauhilekoa 2. lauhilekoa
Zuzenbide Prozesala II: Lehen zatia (6 Enb.) Zuzenbide Prozesala II: bigarren zatia (6 Enb.) Enpresaren Sistema Fiskala (6 Nahi.) Finantza ZuzendaritzaII (6 Enb.) Zuzendaritza Estrategikoa eta Enpresaren Politika II (6 Enb.) Praktikak Enpresetan
Enpresen Antolaketa eta Administrazioa (6 Nahi.) Kontabilitate Analikikoa (9 Enb.) finantza Zuzendaritza I (6 Enb.) Praktika Integratuak (7,5 Enb.) Merkatu Ikerketa (6 Nahi.)
Merkataritzako Zuzenbidea I (9 Enb.) Erakundeen Ekonomia (6 Nahi.) Nafarroako Zerga Zuzenbidea (4,5 Nahi.) Aldaera anitzeko analisia (6 Nahi.) Nafarroako Zuzenbide Zibila (6 Nahi.)
Ondasun Zuzenbidea (6 Nahi.) Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbidea (9 Enb.) Merkataritzako Zuzenbidea II (9 Enb.) Zuzendaritza Estrategikoa eta Enpresaren Politika I (6 Enb.) Nafarroako Zuzenbide Publikoa (6 Nahi.)
Ekonometria (9 Enb.) Finantza eta Zerga Zuzenbidea II (9 Enb.) Zuzenbide Zibila III (9 Enb.) Merkataritza Zuzendaritza (9 Enb.) Praktika Integratuak (7,5 Enb.)
      Nazioarteko Zuzenbide Pribatua (9 Enb.) Zuzenbidearen Filosofia (4,5 Enb.)
36 39 34,5 43,5 36  
75 78  

 

 

Subir

Lehen mailako matrikularen prezioa

Sartzeko prozedura eta egutegia

 
< Irakaskuntza eskeintzara itzuli
< Ikasle berriak delakora itzuli
Subir
Eraman gora
(c) Universidad Pública de Navarra
Conocer la Universidad · Organización académica · Investigación · Servicios y programas universitarios · Información de actualidad · Intranet
Cómo llegar a la Universidad · Búsqueda · Internet · Índice del sitio · Ayuda · Contacto