Ikasleentzako Argibide Bulegoa Iruñea: Ikasgelategiko 021. gela astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara bitartean Tutera:Avda. de Tarazona s/n 948 417800 |

| MATRIKULA |
Onarpen zerrendak argitaratzea (*) |
Zerrenden aurkako erreklamazioak |
Matrikula |
|
1.a |
2009ko uztailaren 17an |
uztailaren 17tik 21era |
2009ko uztailaren 21 eta 22an |
2.a |
2009ko uztailaren 29an |
uztailaren 29 eta 30ean |
2009ko uztailaren 30ean |
3.a |
2009ko abuztuaren 4an |
abuztuaren 5ean |
2009ko abuztuaren 6an |
4.a |
2009ko abuztuaren 18an |
abuztuaren 19an |
2009ko abuztuaren 20an |
(*)Ikaslea data jakin batean onartua izan bada, eskubidea izango du data horretatik hurbilen dagoen hurrengo matrikula-epean BAKARRIK egiteko matrikula. Ikasketa Arauekin bat etorriz, matrikula epe hartan egiten ez duenak ikaspostua gordetzeko eskubidea galduko du.
Unibertsitate Publikoak egun horietan, 8:30etik 14:00etara, ordenagailu gela bat prestatuko du Ikasgelategian (017), Interneterako sarrerarik ez dutenentzat.
1. seihilabetekoa
2010 eko otsailaren 4 eta 5ean
Lehen seihilekoan matrikulatzeko: 2009ko ekainaren 15era arte
Bigarren seihilekoan matrikulatzeko: 2009ko azaroaren 30era arte
Kredituen balioa aitortzea: Nafarroako Unibertsitate Publikoak kreditu jakin batzuk onartu egiten dituela, alegia, unibertsitate horretan bertan edo Europako Unibertsitate Eremuko (EUE) kide den edozein herrialdetako unibertsitate batean ematen diren ikasketa ofizialetan lortutakoak izanik, gure Unibertsitatean egindako ikasketak ez diren beste ikasketa batzuetan kontatzen diren kredituak titulu ofiziala lortzeari begira. Kreditu horien balioa aitortzen denean, xede titulazioan gainditzeko geratzen diren kredituen kopurua eta balioa aitortu zaien kredituen kopurua neurri berean jaitsi beharko dira.
Kredituak transferitzea: ikasle bakoitzak egindako ikasketak egiaztatzen dituzten irakaskuntza dokumentu ofizialetan jasotzea, aurretik Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo EUEko beste unibertsitate batzuetan egin, eta titulu ofizial bat lortzeko balio izan ez duten ikasketetan lortutako kreditu guztiak.
Eskaera Erregistroan aurkeztuko da, Administrazio eraikinean.Beste unibertsitate batetik datozen ikasleek irakasgaien programa zigilatuak eta noten ziurtagiria aurkeztu behar dituzte. Mediante instancia. Precio: 25% del importe de la asignatura + 35,98 €.
OSO GARRANTZITSUA
. 1. ikasmailan irakasgai guztien matrikula egin behar da, halabeharrez.
Matrikula egin AURRETIK, komeni zaizu...
euskarazko irakasgaietarako matrikula egin nahi baduzu, ikusi zerrenda eta egun-orduak (91 edo 92 taldeetakoak dira).
lehendik eskatuta edukitzea Hezkuntza Ministerioaren beka edo Eusko Jaurlaritzarena, bekadunen matrikula egin nahi baduzu (beka ematen ez badizute, orduan bakarrik ordaindu beharko duzu matrikula).
ikusi dauden prezioak eta salbuespenak.
behin-behineko matrikula izenekoa egitea, beste unibertsitate batean onartua izateko zain bazaude. Horrela, administrazio tasak bakarrik ordaindu beharko dituzu.
Lagungarri izango duzu:
Oraindik ere zalantzaren bat baldin baduzu, gure gomendioa da matrikula egin aurretik, Fakultatean, Eskolan edo Ikasleentzako Argibide Bulegoan galdetzea.
Automatrikulazio garaian zalantzak argitu eta galderak egiteko:: automatricula@unavarra.es
eta telefonoz: 948 169096/ 948 168411 8:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, matrikula egiteko egunetan.
| Non-nora eta epea |
|---|
Dokumentazioa duen matrikularen gutun-azala aurkeztu edo bidali egin dezakezu: - Iruñeko campuseko Ikasgelategiko matrikula-ikasgelan aurkeztu, matrikula egiteko orduetan. -edo Iruñeko 204 - 31080 posta-kutxara bidali, matrikula egin eta hurrengo 10 egun baliodunen epean. |
Agiriak |
|
| Administrazio-tasak → | 1. Eskola-asegurua → 1,12 euro. nahitaezkoa da 28 urtetik beherakoentzat. Ez zaio aplikatzen murrizketarik edota salbuespenik. 2. Irakaskuntza-kudeaketako gastuak → 35,98 euro. Unibertsitate txartela kudeatzeko, emateko, eta, behar izanez gero, berritzeko gastuak. Unibertsitate txartel bikoiztua eskatzeko gastuak, galdu bada: 5,63 euro. 3. Espedientea irekitzeko gastuak → 27,32 euro, titulazio batean hasten diren ikasleei bakarrik aplikatzen zaie. |
| a) Irakaskuntza-tasak → | Biderkatu matrikula egindako irakasgaien kreditu-kopurua eta kreditu bakoitzaren prezioa. Hau da lehenengo matrikulan kreditu batek alde-aldera balio duena:
|
|---|
204/2009 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2009-2010 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
Likidazio motak. Salbuespenak eta exentzioak
| Nori aplikatzen zaion | Salbuespen mota | Aurkeztu beharreko agiriak | |
| Ohiko likidazioa | Likidazio mota arrunta da. | ||
| Familia Ugari Orokorra | Izaera orokorreko familia ugariak (1. mailakoak) | Murrizketa: % 50 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan. |
Familia ugari orokorraren txartela; indarduna izan behar du matrikula egiten den garaian. |
| Familia Ugari Berezia | Familia ugari bereziak ( 2. mailakoak). |
Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan. | Familia ugari bereziaren txartela; indarduna izan behar du matrikula egiten den garaian. |
| Elbarritasuna | Matrikula egin duten garaian elbarritasuna > % 33 dutenak.. |
Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan. | Elbarritasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala. |
| Terrorismoaren biktimak | 32/1999 Legearen onuradunak | Murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan. | Ziurtagiria, eta, behar denean, familia-liburuaren fotokopia. |
Genero-indarkeriaren biktimak, beka izateko eskubiderik ez dutenak |
1/2004 Lege Organikoaren onuradunak |
Irakaskuntza zerbitzuengatik prezio publikoak ordaintzetik salbuetsirik |
Ebazpen judiziala, biktima babesteko agindua, zigor sententzia edo biktimaren aldeko kautelazko neurria ematen duena |
Beste unibertsitate batean onartzearen zain dauden ikasleen behin-behineko matrikula |
Berresteko edo uko egiteko azken eguna: 2009ko irailaren 15a |
Administrazio tasak besterik ez dute ordainduko. |
Beste unibertsitate bateko aurreinskripzioaren fotokopia.
|
Beste titulazio baterako matrikula egiten duten NUPeko ikasleen behin-behineko matrikula, Iraupen Arauen zehapena aurreikusirik
|
Matrikula deuseztatzeko azken eguna: 2009ko irailaren 15a |
Administrazio tasak besterik ez dute ordainduko. |
Unibertsitateak ofizioz egiaztatuko du ikasle horiek badaudela Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasketak egiten |
| Batxilergoko ohorezko matrikula | Batxilergoan batez besteko nota ohorezko matrikula izan duten ikasleak, ohorezko matrikula lortu zuten ikasturtearen ondorengoan matrikulatzen badira bakarrik. | Murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan. | Ziurtagiria, baldin eta hautaprobetako txartelean datu hori aipatzen ez bada. |
Salbuespen horien abantailak dauzkaten likidazio modu konbinatuak:
| Likidazio mota | Salbuespen mota* |
| Familia Ugari Orokorra + Elbarritasuna | Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan, eta % 100, halaber, irakaskuntza-tasetan. |
| Familia Ugari Orokorra + Terrorismoaren biktima | Murrizketa: % 50 administrazio-tasetan, eta % 100 irakaskuntza-tasetan. |
| Familia Ugari Orokorra + Behin-behineko matrikula | % 50 administrazio tasetan. |
* Eskola-asegurua halabeharrezkoa da, eta kasu guztietan ordaindu beharko da.
Beste konbinazio mota bat edukitzeko eskubidea izanez gero, aukeratuko da interesdunari gehien komeni zaiona. Nafarroako Unibertsitate Publikoak matrikula begiratu, eta egiaztatuko balitz, emandako dokumentazioaren arabera, ikasleak ez duela eskubiderik salbuespen mota hori izateko, dokumentazio gehigarria aurkez dezake beste salbuespen mota bat edukitzeko eskubidea eman diezaion, eta horrelakoetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak likidazio mota aldatuko dio.
→ Banku ordainagiriaren bidez, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikoak bidaliko baitu ikasleak bere matrikulan adierazitako kontura.
→ Epe batean: matrikula egin, eta hurrengo lau asteetan igorriko da.
Kobratzen den egunetik aurrera, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin edozein kontzepturengatik zorpetuz gero, adibidez, beka-eskaera ukatzeagatik, zor hori abonu-agiriaren bidez ordainduko da, eta ez da banku igorpen gehiago egingo ikasleek emandako kontu-zenbakietara.
Lehenengo epea edo matrikula osoa ordaintzen ez bada, horrek matrikula ez gauzatzea ekarriko du,
eta gainera berarekin ekarriko du tituluak edo ziurtagiriak ezin luzatzea, espedientea beste unibertsitate batera ezin lekualdatzea, edo bestelako kudeaketa akademiko administratiborik egin ezin izatea.
A. Hezkuntza Ministerioaren beka jasotzeko eskaera
| eskakizunak | Deialdiaren informazioa ikusi |
| inprimakiak | Eskabidea Ministerioaren web orrian bete behar duzu (beka-eskabide) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eraikinean den Beken Bulegoan aurkeztu behar duzu deialdian ezarritako epea baino lehenago. |
| aurkezteko epea | 2009ko irailaren 30a arte |
Bekadunen matrikula gauzatu nahi baduzu (beka ematen ez badizute, orduan bakarrik ordaindu beharko duzu matrikula). |
|
B. Eusko Jaurlaritzaren Beka jasotzeko eskaera
| eskakizunak | Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden ikasleek aukera dute, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirola Ministerioren bekaren ordez, Eusko Jaurlaritzarena eskatzeko. |
| inprimakiak | Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide eta Beken Bulegoan edo Euskal Herriko Unibertsitatean |
| aurkezteko epea | Deialdian ezarriko da. |
Bekadunen matrikula gauzatu nahi baduzu (beka ematen ez badizute, orduan bakarrik ordaindu beharko duzu matrikula). |
|
C. Nafarroako Gobernuaren Beka jasotzeko eskaera
| Ez du eraginik matrikula ordaintzeko, eta ez du uzten bekadunen matrikula egiten. | |
| eskakizunak | Aurretik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarena eskatu behar da, horretarako eskakizunak betez gero. Halaber, familiaburuak Nafarroako Foru Erkidegoaren zergapekoa izan behar du 2006. urtean. |
| inprimakiak | - Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide eta Beken Bulegoan, - Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan (Iruñeko Santo Domingo kalean). |
| aurkezteko epea | Deialdian ezarriko da. |
| Nahitaezko eskola-asegurua (Prestazioak) | |
| Norentzat | nahitaezkoa da matrikula egin duten 28 urtetik beherakoentzat. Aseguruak ez du bere gain hartzen 28 urte baino gutxiago edukirik, lan-jarduna dela-eta, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean edo berezian alta emanda dagoen ikaslerik. |
| Kostua | 1,12 € |
| Estaldura | Eskola istripua izateagatik ematen diren osasun prestazioak, bai eta neuropsikiatriari, |
| Iraupena | ikasturteko eskola-orduetan |
Erizaintzako ikasleei B hepatitisaren kontrako txertoa hartu izanaren egiaztagiria eskatzen zaie, gainera.
| Borondatezko aseguru-poliza | |
| Norentzat | Unibertsitateak BORONDATEZKO arrisku poliza hitzartu du |
| Kostua | 11 euro. |
| Estaldura | mundu osoan Heriotzagatik. 7.515 € - Elbarritasunagatik: 7.515 euro – Kalte-ordainik gabeko elbarritasun ez osoagatik: elbarritasun baremoaren arabera. Hauek eskaintzen ditu gainera: |
| Iraupena | urtekoa, egunean 24 ordu |
| Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea: | Gidaliburuak eta orduak |
Euskarazko irakasgaien matrikula egiteko 91 edo 92 taldea markatu behar duzu. Ikusi taldea eta orduak:
Okerren zuzenketa: Gizarte Lana Titulazioko Gizarte Psikologia irakasgaia, 43202 kodea duena, ez da euskaraz irakatsiko
Matrikula aldaketa
| Egunak | 2009ko urriaren 21a arte |
| Kasuak | - Eskubidea izanda, ikasleak ez eskatzea salbuespena edo diru-onura matrikula ordaintzeko, edo ordainketarako behar duen beste kontzepturen bat. irakasgai baten hizkuntza oker aukeratuz gero, ikasleak aukera izango du irakasgai horretan berean taldez aldatzeko. - baliokidetzeko eta egokitzeko eskaerei baiezkoa ematen bazaie, horrek aukera emango die ikasleei matrikula irakasgai berriekin zabaldu ahal izateko. - matrikulatutako irakasgai bat eman behar ez bada, edo orduak aldatu bazaizkio, ikasleak aukera izango du horren ordez beste bat aukeratzeko, edo matrikulatik kentzeko, betiere, ez badu eraginik gutxienez eta gehienez matrikulatu beharreko kreditu-kopuruan. |
| Non | Lehen eta Bigarren Zikloetako Atalean Administrazio eraikinean. |
Irakasgai batean taldez aldatzea.
| Irakasgai batean taldez aldatzea. | ||
Egunak |
2009ko urriaren 21a arte |
|
Kasuak |
Aurkeztu beharreko agiriak |
|
goi mailako kirolariak: kirol taldeetan entrenatzeagatik edo unibertsitate taldeetan kirola egitea
|
federatua izatearen txartela, eta entrenamendu orduak azaltzen dituen ziurtagiria.
|
|
Iruñetik kanpo bizi, eta ezin moldatuz ibiltzea garraio publikoarekin.
|
Errolda-ziurtagiria eta garraio-orduak, garraioa egiten duen enpresak zigilatua.
|
|
aldi bereko unibertsitate ikasketak egiten egotea.
|
unibertsitate ikasketak aldi berean egiteko baimena, Unibertsitateak emana.
|
|
lan orduak eta ikasketenak aldi berean edukitzea.
|
INEMek zigilatutako lan-kontratua, eta kontratua egin duen enpresak zigilatutako ordutegia.
|
|
irakasgai baten orduak aldatzea (*) irakasgaiaren matrikula egin zen egunetik aurrera: taldez aldatzeko aukera izango da, aukeratutako talde berrian ikaspostu hutsak izanez gero, ez bestela.
|
||
Non |
Administrazio eraikina |
|
Matrikula deuseztatzea
| Eskatzeko eguna | Ikasleak matrikula deseustatzea eskatu ahalko du, eta onartu egingo da azaroaren 21a arte eskatzen bada, baina horrek ez du nahitaez ekarriko prezio publikoak itzultzea. La solicitud de anulación de matrícula del segundo semestre se podrá solicitar hasta el 8 de marzo Ohiz kanpoko epea: Epe hori iraungi ondoren, ohiz kanpoko zerbait gertatu zaien ikasleei soilik onartuko zaie deuseztapena, , ikasturteari gelditzen zaion denboran ikasketak egitea galarazten badie, eta behar bezala egiaztatzen badute. Horretarako eskabidea aurkeztu beharko dute. Ez da deuseztatzeko eskaerarik onartuko matrikulako irakasgairen baten azken ebaluazioa eginda egonez gero, ikaslea aurkeztu ez bada ere. Nolanahi ere, aurreko idatz-zatiak aipatzen duena gertatu bada, matrikulatik kendu ahal izango dira ordura arte azken ebaluazioa egina ez duten irakasgaiak. |
Beste titulazio baterako matrikula egin duten ikasleak, Iraupen Arauen zehapena aurreikusita: Iraupen Arauak hautsi ez badituzte, eta hasitako ikasketak egiten jarraitu nahi badute, matrikula deuseztatzeko eskaera egin beharko dute 2008ko irailaren 25a baino lehenago. |
|
| Prezio publikoak itzultzea | Bidezkoa izango da matrikulatutako kredituei dagozkien prezio publikoen zenbatekoa itzultzea, hori justifikatzen duen ohiz kanpoko zerbait gertatu bazaio ikasleari, eta behar bezala frogatzen badu. Gai hauetan eskuduna den errektoreak edo berak eskuordetutako errektoreordeak ebatziko du hori. Inoiz ez da bidezkoa izango espedientea irekitzean sortutako gastu finkoen zenbatekoa itzultzea, ez eta beste administrazio tramiteetako gastuena ere, esaterako, ikasle txartelaren gastua, dokumentazioa bidaltzearena eta antzekoena. |
| Non | Unibertsitateko Erregistro Orokorra, Administrazio eraikinean |
Beste unibertsitate batean onartua izateko zain bazaude, behin-behineko matrikula egin dezakezu. Gero behin betiko bihur daiteke, irailaren 15a baino lehenago jakinarazten badiguzu. Administrazio tasak bakarrik ordainduko dituzu. Matrikularen dokumentazioarekin batera, beste unibertsitate batean aurreinskripzioa egin duzula ziurtatzen duen agiriaren fotokopia ekarri behar diguzu.
Behin-behineko matrikula Berresteko edo uko egiteko |
|
| Betebeharrak | Beste unibertsitate batean onartua izateko zain egotea |
Agiriak |
Beste unibertsitate bateko aurreinskripzioaren fotokopia |
| Berresteko edo uko egiteko azken eguna - Beste unibertsitate batean onartzearen zain dauden ikasleen behinbehineko matrikula | abuztuaren 21a |
Berresteko edo uko egiteko azken eguna - Beste titulazio baterako matrikula egiten duten NUPeko ikasleen behin-behineko matrikula, Iraupen Arauen zehapena aurreikusirik |
irailaren 15a |
Aurkezteko lekua Imprimakia eta NANaren fotokopia erantsi behar da. |
Administrazio eraikineko Ikasketa Esperimental/Ez Esperimentalen buelgoetan, edo posta ziurtatuaren bitartez edo ondoko posta elektronikoan: seccion.estudiosgrado@unavarra.es, |