Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Tesia > Aldez aurreko betekizunak
Araudiak doktoregaiari eskatzen dizkion jarduerez gainera (Jardueren Dokumentua, Ikerketa Plana, Ikerketa Planaren Urteko Txostena), honako baldintza hauek ere bete behar ditu tesiaren gordailua egiteko eskaera aurkeztu baino lehen:
1. Doktoregaiak gutxienez argitalpen bat idatzi behar du bere ikergaiari buruz, diziplinaren berezko hizkerarekin eta nazioarteko irakurleei zuzendua.
2. Doktoregaiak gutxienez bi mintegi aurkeztu behar ditu bere doktoretza-tesiari buruz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo NUPek parte hartzen duen fororen batean.
3. Doktoregaiak aktiboki parte hartu behar du (ahozko aurkezpena eginez edo poster bat azalduz) nazioarteko biltzar batean gutxienez.
4. Doktoregaiak irakaskuntzako jardueretan lagundu behar du. (lanaldi osoz matrikulatuak daudenentzat bakarrik)