Bioteknologiako gaur egungo doktoretza-programak bikaintasuneranzko aipamena du (erreferentzia: 2011-00141), eta hemen aurkezten den proposamenaren xedea programa hori araudi berrira egokitzea da, funtsean bere egiturari eutsiz, eta egungo programa hobetzen ahal duten alderdiak garatzea eta hobetzea.
Programa honek “Bioteknologiako Doktoretza Programa” izena mantentzen du, oinarri dituen ikerketa-ildoekin bat etorriz: Nekazaritzako Bioteknologia eta Bioteknologia Mikrobianoa. Nekazaritzako Bioteknologiaren arloan (bioteknologia berdea edo Green Biotechnology) interesa duten doktoregaiei prestakuntza eskaintzeko bokazioa da programaren muina, alde batera utzi gabe, bigarren mailako eremu gisa, Bioteknologia Industriala (bioteknologia zuria edo White Biotechnology) eta Bioteknologia Sanitarioa (bioteknologia gorria edo Red Biotechnology).
Pisabarro De Lucas, Antonio Gerardo (Koordinatzailea eta Kalitatearen arduraduna)
Veramendi Charola, Jon (idazkaria)
Doktoretza Programan onartua izateko irizpideak
Sartzeko profil gomendatua:
Doktoretza programa batean sartzen den ikasleak prestakuntza eduki behar du Biologiako, Kimikako edo Nekazaritzako Elikagaien arloetako zientzietan edo teknologietan, eta prestakuntza horren bidez ikasia eduki beharko du zein diren izaki bizidunen organizazioaren printzipio orokorrak, beren prozesu metabolikoetako oinarrizko elementuak eta beren informazio genetikoaren adierazpena eta transmisioa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gai izan beharko du gaztelaniaz eta ingelesez, eta bere komunikazioa behar den zuzentasunez egituratzen jakin behar du, modu aktiboan parte hartzeko gai praktiko, sozial eta profesionalei buruzko solasaldi formaletan eta informaletan parte hartu ahal izateko. Bioteknologiako doktoretza programaren bidez zilegi da profileko alderdi batzuetan ahultasunen bat duten izangaiei jakinaraztea zein diren horiek konpontzeko prestakuntza osagarriak.
Izangai posibleen profilak:
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
"Bioteknologian" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
2018/2019
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik |
Ebaluazioa |
Txostena |
26/09/2013 |
Egiaztapena |
|
28/03/2018 |
Jarraipena |
|
/2019/10/15 |
Akreditazioa |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)
Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
Doktoretza programetako KBBS arduradunak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.