Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Ingeniaritza eta Arkitektura > Doktoretza Nekazaritzako Elikagaietan
Nekazaritza Elikagaien Doktoretza Programa talde hauentzat dago prestatua: nekazaritza ingeniaritzan, ingurumen ingeniaritzan, elikagaien ingeniaritzan, nekazaritzako eta ingurumeneko zientzietan, elikagaien teknologian, geografian, biologian, kimikan, farmazian, nutrizioan eta dietetikan, lurreko zientzietan edo ingeniaritzan prestakuntza duten ikasleentzat eta profesionalentzat, edo urei, lurrei eta herrialdeari, zientziari, teknologiari eta elikagaien ingeniaritzari buruzko jakintza eman dieten beste titulazio batzuk egin dituztenentzat.
Doktoretza Programak hiru ikerketa lerro dauzka:
NUPen ematen diren masterrak ikasketa hauetan sartzeko prestakuntza egokia ematen dutenak:
Vírseda Chamorro, Paloma (Koordinatzailea)
Barba González-Albo, Carmen (Idazkaria/Kalitatearen arduraduna)
Insausti Barrenechea, Kizkitza
Interesa duten ikasleek behar den epean bidali beharko dute onartua izateko eskaera, eta bakoitzak bere eskaerarekin batera bere curriculuma, espediente akademikoa, bere prestakuntza gehigarriari dagozkion sinestamenduak, hizkuntzetan duen maila eta, baldin badu, lan esperientzia.
Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko ditu onarpenak, alderdi hauei begira:
Izangaiaren espedientea (% 60).
Espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da, kontuan hartuz bai graduko eta bai masterreko tituluen kalifikazioak.
Izangaiaren CVa (% 30)
Izangaiaren CVan alderdi hauek balioetsiko dira:
Ingeles mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) arabera baloratuko dira. A2 maila % 4; B1 maila % 6; B2 maila % 8; C1 maila % 10.
Doktoretze Programako ikasleen sartzeko profila eta behar dituzten prestakuntza osagarriak
Sartzeko profila |
Osagarriak |
1. profila (gomendatua), A2 mailako edo A2 mailatik goragoko hizkuntza gaitasunarekin gaztelaniaz edo ingelesez |
Ezein ez |
1. profila (gomendatua) A2 mailatik beheragoko hizkuntza gaitasunarekin gaztelaniaz edo ingelesez |
NUPeko hizkuntzen zerbitzuko ikastaroak daude eskatzen den hizkuntza gaitasuna erdiesteko |
2. profila |
9 kreditu hautatzeko Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan edo Nekazaritzako Elikagaien Industrien Teknologiko eta Kalitateko Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan. NUPeko hizkuntzen zerbitzuko ikastaroak daude eskatzen den hizkuntza gaitasuna erdiesteko (A2 mailatik beheragoko maila edukiz gero gaztelaniaz edo ingelesez. |
3. profila |
15 kreditu hautatzeko Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan edo Nekazaritzako Elikagaien Industrien Teknologiko eta Kalitateko Unibertsitate Masterrak dituen irakasgaietan. NUPeko hizkuntzen zerbitzuko ikastaroak daude eskatzen den hizkuntza gaitasuna erdiesteko (A2 mailatik beheragoko maila edukiz gero gaztelaniaz edo ingelesez. CSV: 31 |
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
TPrestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
"Nekazaritzako Elikagaien" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
2018/2019
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik |
Ebaluazioa |
Txostena |
2013/12/11 |
Egiaztapena |
|
2018/03/28 |
Jarraipena |
|
2018/11/06 |
Aldaketa |
|
2019/10/15 |
Akreditazioa |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.