Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Giza eta Gizarte Zientzietan

Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programa

Aurkezpena


Tituluaren deskripzioa

  • Maila akademikoa: Doktorea
  • 99/2011 ED doktorea
  • Izen laburra: Giza eta Gizarte Zientziak
  • Izen espezifikoa: Doktoretza Programa Giza eta Gizarte Zientzietan Nafarroako Unibertsitate Publikoan
  • Elkarren arteko titulua: Ez
  • ISCED 1 kodea: Giza Zientziak
  • ISCED 2 kodea: Ezein ez da idatzi
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Kodea: 31009315
  • Agentzia ebaluatzailea: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala
  • Ikasketa memoriaren identifikatzailea: 5601001 

Sarrera

Bi ikerketa taldek eratzen dute Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programa
eta Giza eta Gizarte Zientzietako alor jakin batzuetan ikertzen dute.
 Irakasle-ikertzaileak dira talde horietako aktiboak eta bi taldetan daude banatuak:

  • 1. taldea, Historia eta Hizkuntza (Geografia eta Historia Saila; Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saila).
  • 2. taldea, Hezkuntzako ikerketa (Psikologia eta Pedagogia Saila, Soziologia Saila eta Gizarte Laneko Saila).

Onarpena


Sarbidea izateko profila Nafarroako Unibertsitate Publikoan dauden unibertsitate master hauek emanen dute:

  • Unibertsitate Masterra Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamikei buruz
  • Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasleak Prestatzeko
  • Unibertsitate Masterra Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetan
  • Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean
  • Unibertsitate Masterra Musika Gaitasunen Garapenean

Sarbidea emanen dute, halaber, Espainiako beste unibertsitate batzuetan ematen diren izen baliokidea eta eduki parekagarriak dituzten bestelako master batzuk, gaitasuna ematen baitute doktoretza tesi bat garatzeko. Horrez gain ikasleek gaitasun hauek hartu behar izan dituzte beren prestakuntzan:

  • Ikerketan aritzeko trebetasunak.
  • Ikerketa arloaren ezaguera ona.
  • Pentsamendu analitikoa eta kontzeptuala.
  • Trebetasun metodologikoak eta analisi kuantitatiboak eta kualitatiboak.
  • Sintesia.
  • Pentsamendu kritikoa.
  • Datuak interpretatzeko trebetasunak.
  • Proposamenari, prozesuari eta emaitzei buruzko txostenak prestatzeko gaitasuna.
  • Ikasteko gaitasuna eta interesa.

Hizkuntzak jakiteari dagokionez, B1 mailako ziurtagiri bat edukitzea.
Nolanahi ere, lerro parekagarrien profil gehigarriak ere definitzen dira, eta profil horiek dituztenek prestakuntza osagarriak beharko dituzte.

Sartzeko 2. profila

Geografia eta Historia arloan, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika arloan eta Psikologia eta Pedagogia arloan tesia egin nahi duten izangaientzako profila, beste giza zientzia batzuetako masterretatik heldu direnak, master horietan 300 kreditu bederen egin badituzte ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDan proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Sei kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.

Sartzeko 3. profila:

Giza Zientzien arloan tesi bat egin nahi duten izangaien profila da, giza zientzietako masterretatik heldu badira, master horietan 300 kreditu bederen egin badituzte ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDan proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Bederatzi kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.

Sartzeko 4. profila:

Beste Gizarte Zientzia batzuetatik (Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea) heldu diren izangaien profila da, tesi bat egin nahi badute Soziologiaren, Gizarte Lanaren, Giza Zientzien, Musikologiaren edo Musika Hezkuntzaren arloan, 300 kreditu bederen egin badituzte arlo horietako ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDn proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Hamabost kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.
Beste Giza Zientzia batzuetatik heldu diren izangaien profila da, tesi bat egin nahi badute Musikologiaren edo Musika Hezkuntzaren arloan, 300 kreditu bederen egin badituzte arlo horietako ikasketa arautu ofizialetan (naziokoetan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDn proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Hamabost kreditu egin beharko dituzte aipatu diziplinetako irakasgai espezifikoetan.

Onartuak izateko irizpideak:

Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko ditu onarpenak, alderdi hauei begira:

  • Izangaiaren espedientea (% 60).

Espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da, kontuan hartuz bai graduko eta bai masterreko tituluen kalifikazioak.

  • Izangaiaren CVa (% 30)

Izangaiaren CVan alderdi hauek baloratuko dira:

  • Argitalpenak ( % 10) (erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin): % 2,5 SCI indizearen lehenbiziko kuartilean dagoen argitalpen bakoitzeko, % 1,5 SCI indizearen gainerakoan dagoen argitalpen bakoitzeko,, % 1 liburu kapitulu bakoitzeko eta % 0,5 argitalpen bakoitzeko SCI indizean ez dauden aldizkarietan.
  • Komunikazioak kongresuetan ( % 5) (erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin): % 1 nazioarteko kongresu batean egin den komunikazio bakoitzeko eta % 0,5 kongresu nazional batean egin den komunikazio bakoitzeko.
  • Prestakuntza ikastaroak, erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin (% 5). Doktoretza programaren gaiekin erlazioa duen ikastaroaren saio bakoitzera joateak, 6 ECTS (edo iraupen baliokide) bakoitzeko, % 2,5 balioko du edo, bestela, dagokion parte proportzionalean baioetsiko da ikastaroaren iraupenaren arabera.
  • Mugikortasunerako aldez aurretiko ekintzak (% 5).
  • Izangaiak alegatzen diten beste merezimendu batzuk (% 5). Beste merezimendu batzuk ere hartuko dira kontuan, hala nola, aurretiko esperientzia ikerketan, sariak, analisirako teknika aurreratuak menderatzea, lehiaketetarako deialdien bidez izangaiak erdietsi dituen bekak edo berak alegatzen duen beste edozein merezimendu, Batzorde Akademikoak doktoretza garatzeko garrantzizkotzat jotzen badu.
  • Hizkuntzak: Eskatzen den maila edukitzea (B1 maila) Programako hizkuntzetan (frantsesa, ingelesa, euskara eta gaztelania atzerriko ikasleentzat) % 10.

Ezgaitasunen batengatik hezkuntza behar espezifikoak dituzten ikasleentzat zenbait sistema eta prozedura ezarriko da laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu egokiekin. Curriculumetan egokitzapen, ibilbide edo ikasketa alternatiboak egiteko beharra ere ebaluatuko da sistema eta prozedura horietan.

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


IKERKETAREN LERROAK

Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.

PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK

Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.

DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA

Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.

(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

"Giza eta Gizarte Zientziak" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

2018/2019

Ikus ezazu esteka honetan:

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa

Ondorioak noiztik Ebaluazioa Txostena
2014/04/24 Egiaztapena Egiaztatzeko txostena
2018/12/13 Jarraipena 1 zenbakidun jarraipen txostena
2021/03/11 Akreditazioa Akreditazioa berritzeko txostena


Kalitatea bermatzeko sistema



Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Programaren adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.