Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
Salamancako Unibertsitatea (USAL) *(koordinatzen duen unibertsitatea)
Tituluaren deskripzioa
Maila akademikoa: Doktorea
Doktorea 99/2011 ED
Izen laburra: Zuzenbide Pribatua
Izen espezifikoa: Zuzenbide Pribatuko Doktoretza Programa Salamancako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Elkarren arteko titulua: Bai
ISCED 1 kodea: Zuzenbidea
ISCED 2 kodea: Zuzenbidea
Salamancako Unibertsitatea
Kodea: 37007924
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Kodea: 31009315
Agentzia ebaluatzailea: Agencia para la Calidad del Sistema Universitario de Castilla y León (ACSUCYL)
Ikasketa memoriaren identifikatzailea: 592022495
Zuzenbide Pribatuko Doktoretza Programan sartu nahi duten ikasleek, betiere sartzeko baldintzak betetzen badituzte, prozedura honi jarraikiz egin beharko dute eskaera: Onarpena.
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
23/07/2013 | Egiaztapena | Egiaztatzeko txostena |
Akreditazioa | Akreditazioa berritzeko txostena |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Programaren adierazleak
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.