Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Osasun Zientziak > Doktoretza Osasun Zientzietan
Osasun arloko ikerketak funtsezko eginkizuna du herritar guztien bizitza kalitatean eta guztiz pentsaezina da herrialde baten garapen sozioekonomikoak eta kulturalak lotura galtzea osasungintzan egiten dituen aurrerapenekin eta horiek osasun problemak konpontzeko aplikatzearekin. Interes horretan justifikatzen da Osasun Zientzietako Doktoretza Programa.
Doktoretza Programak hiru ikerketa lerro dauzka:
Erabatekoa da Osasun Zientzietako Doktoretza Programak Nafarroako Foru Komunitatearen ehun produktiboan duen integrazioa. Izan ere esan daiteke programa hau eusten duten irakasleek, ikertzaile elkartuek eta ikerketa taldeek sortzen dituztela prestakuntza teknologikoa eta profesionalak Nafarroako Foru Komunitatearen osasun sistema publikorako eta pribaturako.
1. lerroa: Biomekanika, Biologia Molekularra eta Giza Mugimenduaren Fisiologia
Ikerketa lerro honetan parte hartzeko gomendatzen den profila hau da: lizentziaduna edo graduatua, egina duena master bat Osasun Zientzietako adarretako batean edo master bat Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan. Era berean gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo baliokidea edukitzea (irakurtzeko behinik behin), eta oinarrizko ezagupenak estatistikan eta datu baseak erabiltzeko eta iturri bibliografikoak bilatzeko.
2. lerroa: Osasun Publikoa, Erizaintza eta Medikuntza.
Ikerketa lerro honetan parte hartzeko gomendatzen den profila hau da: lizentziaduna edo graduatua, egina duena master bat Osasun Zientzietako adarretako batean. Era berean gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo baliokidea edukitzea (irakurtzeko behinik behin), eta ezagupenak estatistikari eta pakete estatistikoei buruz, ikerketarako datuen analisia egin ahal izateko, eta datu baseak erabiltzeko eta iturri bibliografikoak bilatzeko.
3. lerroa: Ikerketa Psikologian eta Psikiatrian.
Ikerketa lerro honetan parte hartzeko gomendatzen den profila hau da: lizentziaduna edo graduatua Psikologian, Medikuntzan, Psikopedagogian edo Hezkuntzaren Zientzietan, interesa duena psikologiaren eta osasun mentalaren ikerketan, oinarrizkoan nola aplikatuan. Era berean gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo baliokidea edukitzea (irakurtzeko behinik behin), eta oinarrizko ezagupenak estatistika deskriptiboari eta inferentzialari buruz eta pakete estatistikoei buruz, ikerketarako datuen analisia egin ahal izateko.
Aurreko betebehar horiek ziurtatu ondoren, Batzorde Akademikoak hautaketarako izangai bakoitza baloratuko du objetibotasunaren, alderdikeriarik ezaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioei jarraituz, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
a) Izangaiaren curriculum vitaea (azkeneko balorazioaren % 60). Horretarako hauek baloratuko ditu:
b) Izangaiari doktoretzan sarbidea eman dioten ikasketen egokitasuna, bere doktoretza tesia zein ikerketa lerrotan egin nahi duen, horren arabera (azkeneko balorazioaren % 40).
Atal honetan bere interesa azaldu duen arlo espezifikoan doktoregaiak duen koherentzia eta jakintza baloratuko da, bere prestakuntza mailaren arabera. Horretarako izangaiak modua izanen du geroago esateko zein den eskatzen duen ikerketa lerroa eta zein izanen den bere tutorea edo zuzendaria.
Programan onartua izateko ikasleak gutxienez % 60 izan beharko du aurreko atalen balorazio osoan. Eskaerak gehiago baldin badira matrikularako postuak baino, lehentasuna edukiko dute balorazio onena izan duten ikasleak, kontuan hartuz, betiere, ikerketa lerro bakoitzeko ezartzen diren kupo maximoak.
Osasun Zientzietako Doktoretza Programan sartzeko izangai batek badu sarbidea
NUPen burutu baditu ikasketa hauek:
A016/2019 erabakia
Osasun Zientzietako Doktoretza Programan onartu diren doktoregaien kopuruak gainditzen jarraitzen duenez egiaztapen memorian eta bere aldaketan ANECAk egiten duen Programaren akreditaziorako ezarria dagoen kupoa 2019/2020 ikasturterako, NADOEren Batzorde Iraunkorrak, 2019ko otsailaren 15ean egin zuen bileran, erabaki hau hartu zuen:
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
"Osasun Zientziak" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
2018/2019
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik |
Ebaluazioa |
Txostena |
2013/09/26 |
Egiaztapena |
|
2018/03/28 |
Jarraipena |
|
2018/11/06 |
Aldaketa |
|
2019/10/15 |
Akreditazioa |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak.
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.