Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Onartua izateko eskaera

Doktoretzako ikasle izateko, honako urrats hauek egin behar dituzu:

1. URRATSA:

Egiaztatu doktoretza-programan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituzula eta kontsultatu doktoretza-programen eskaintza.

2. URRATSA:

Jarri harremanetan interesatzen zaizun doktoretza-programaren koordinatzailearekin; honek esanen dizu zer urrats egin behar dituzun tesi zuzendari batekin harremanetan jartzeko.

3. URRATSA:

Egin eskaera doktoretza-programan onartua izateko. Epea: urte osoa.Dokumento hauek aurkeztu behar dituzu pdf dokumentu bakarrean (konbinatua), behar bezala ordenatua, NADOEn: escuela.doctorado@unavarra.es

Matrikula-epea eta onarpenaren indarraldia zein diren jakiteko, ikasturte bakoitzeko egutegi akademikoa kontsultatu behar da.

  • 01 Eskabide inprimakia - form in English
    • Sinadura digitalarekin entregatu behar da.
  • 02 Motibazio gutuna form in English : Aintzat har itzazu alderdi hauek:
    • Orri guztietan behar bezala beteta eta sinatuta egon behar du. Tesia zuzentzen dizun irakaslerik ezagutzen ez baduzu, programaren koordinatzailearekin jar zaitezke harremanetan.
    • Tesian parte hartuko duten doktoreen sinadurak jatorrizkoak behar dira izan: tesiaren zuzendariarena, tutorearena (halakorik badago), saileko zuzendariarena eta ikerketa-taldearen arduradunarena.
    • esiaren zuzendariak Nafarroako Unibertsitate Publikokoak ez badira, eman haiekin harremanetan jartzeko datuak.
    • Ikerketa-proposamen laburra, nolako ikerketa eginen den labur azaltzen duena jarraibideen arabera.
  • 03 NANa, AIZ edo pasaportea.
  • 04 Graduko eta masterreko tituluen kopiak, edo haien baliokideenak, doktoretzako ikasketetan sartzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen dutenak.
  • 05 Graduko eta masterreko ikasketen espediente akademikoak.
  • 06 Curriculum vitaea.
  • 07 Tituluak atzerrikoak badira, ziurtagiri ofizial bat behar duzu, aditzera ematen duena titulazio horrek doktoretza egiteko modua ematen duela jatorrizko herrialdean.
  • 08 Ikertzaile entzutetsuen gomendio gutunak (halakorik edukiz gero).

Hautagaiak matrikula egiteko baldintza gisa bekaren bat edo laguntzaren bat jasotzea jartzen badu, deialdiaren datuak eman behar ditu aditzera. Doktoretza-ikasketetan onartua izatea ezinbestekoa bada bekara aurkezteko, jakitera eman behar du hori ere.

Doktoretza-programaren Batzorde Akademikoari zuzendu behar zaio eskaera, eta NADOEko posta elektronikora bidali behar da: escuela.doctorado@unavarra 

4. URRATSA:

Onartzeko erabakia. Eskaera aurkeztu eta hilabeteko epean, hautagaia programan onartuko duen edo ez erabakiko du doktoretza-programaren Batzorde Akademikoak. Erabakia aldekoa bada, tutore bat esleituko dio, berme-agirian proposatzen zena edo beste norbait. Batzorde Akademikoak egoki baderitzo, prestakuntza-osagarriak esleituko dizkio hautagaiari.
Matrikula noiz egin behar duen ere esanen dio, eta ohartaraziko dio matrikula egiteko aukera iraungi eginen dela epe barrenean egiten ez badu.
 

5. URRATSA:

Lehenbiziko matrikula. Hautagaia doktoretza-programa batean onartuz gero, Tesi konpromisoa bete beharko du eta, ondoren, Graduondoko Ikasketen Bulegora joan matrikula egitera.

 

OHIKO GALDERAK