Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Nafarroako Kirolaren Institutuak NUPeko errugbi zelaiaren hobekuntza batzuk finantzatuko ditu

Nafarroako Kirolaren Institutuak 70.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errugbi zelaiko zenbait obra: aldagelak, argiztapena, ureztatze sistema eta belazea berritzekoak. 2021-2022 urteetan zehar egitekoak dira, eta azaroaren 15erako bukatuak egonen dira.

Hala, Espainiako Errugbi Federazioaren homologazioa lortu nahi da, hitzarmenean jasoa dagoenez. Errugbi zelaia egokitzeko obrak 73.859,74 euroko aurrekontua dute (BEZa kanpo).

Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Begoña Pérez Eransus Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak sinatu dute hitzarmena. Bi ordezkariek errugbi zelaia bisitatu dute Unibertsitateko kirol instalazioetako eta Nafarroako Kirolaren Institutuko arduradunek eta Maritxu Urtasun Nafarroako Errugbi Federazioko buruak lagundurik.

Firmantes del convenio

Ezkerretik eskuinera: Miguel Pozueta (Nafarroako Kirolaren Institutua), Begoña Pérez Eransus (NUP) eta Maritxu Urtasun (Nafarroako Errugbi Federazioa)

KIROLA SUSTATZEA

Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez kirola sustatzea da, eta, “beraz, gure foru komunitatean kirola egin dadin bultzatu behar du”. Horretarako, “beharrezkoa da kirola egiteko lekuen mantentze-lanak egitea, eta horregatik emanen du obra honetarako dirulaguntza”.

NUPen errugbi instalazioak erabakigarriak dira kirol hori bultzatzeko; izan ere, gaur den egunean modalitate horrek Nafarroan duen leku neuralgikoa da. 2021-2022 denboraldian, La Única Taldea klubekoak entrenatzen dira eta aritzen dira errugbian hor. Iruña Rugby Clubek ere erabiltzen du instalazioa partida batzuetan, eta Nafarroako Errugbi Federazioak ere bai gizonezkoen eta emakumezkoen 14, 16 eta 18 urtetik beherakoen selekzioekin. Izan ere, talde horiek guztiak Unibertsitatearen kirol instalazioak erabiltzeko hitzarmena sinatua dute Nafarroako Kirolaren Institutuak eta NUPek 2017az geroztik.  

Dirulaguntza hauek jarraipena izan dezaten, Nafarroako Unibertsitate Publikoak zein Nafarroako Kirolaren Institutuak bilerak egiten ahalko dituzte dirulaguntzen bilakaera eta horiei buruzko iradokizunak aztertzeko.

 

 


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua