• ES
  • EU


Kultura

Hasiera/ Kultura/ Talde egonkorrak/ Unibertsitateko abesbatza

Unibertsitateko abesbatza


Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatza

NUPeko ikasleei Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzako kide izateko aukera eskaini nahi zaie, bai prestakuntzari, bai emanaldiei dagokienez. Interesa duten ikasleek jardueran izena eman, eta Orfeoiak astean bitan eskainiko dituen entseguetan parte hartu beharko dute, irailetik ekainera: asteazkenetan, 19:00etatik 20:15era bitartean, eta ostiraletan, 17:00etatik 18:30era bitartean. Orfeoiak Gaztelu Plazan duen egoitzan egingo dira entseguak eta Orfeoiko kideek zuzenduko dituzte. Halaber, Orfeoiak denboraldirako  programatzen dituen  jardueretan ere parte hartuko dute izena ematen duten ikasleek.

Matrikula:

Jarduera horietan izen-ematea doakoa da NUPeko ikasleentzat.

Behin ikastaroa amaitu ondoren, entsegu eta kontzertuetarako bertaratze maila % 75ekoa izanez gero, ikasleak 3 ETCS aitortzeko eskubidea edukiko du.

Helburuak:

-Iruñeko Orfeoiaren babesa duen eta 16 urtetik 23 urtera bitarteko adina duten gazteek osatutako Abesbatza amateur bateko kidea izatea.

- Kontzertu denboraldian parte-hartzea Nafarroan eta Nafarroatik kanpo egiten diren emanaldietan.

-Abesbatzarako obra tradizionalen edo abesbatzarako obra sinfonikoen errepertorio bat ikastea, baina baita gazteentzako egokitzapenekin, rock, pop eta folklorean sartu-irtenak eginez.

Norentzat:

Orfeoiaren Gazteen Abesbatzako kide izan nahi duten NUPeko ikasleek maila proba bat gainditu beharko dute, eta proba horren bidez zuzendariak erabakiko du  pertsona hori gai den edo ez. Proba honetan datza:

- Bokalizazioa

- Norberak aukeratutako abesti bat interpretatzea edo haren zati bat (edozein estilo edo motatakoa)

- Eta musika hezkuntzaren jakintza proba bat egitea.

 

 


MATRÍCULA CURSOS CULTURALES 2017-2018
    

Eskura ezazu Kultura aldizkaria
Inscríbete a nuestro boletín cultural (enlace a página web)

Unidad de Cultura y Deportes
Edificio Secuoya
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 90 97 | 16 89 72 | 16 84 78
Fax. 948 16 96 50
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua