• ES
  • EU


Antzerki taldea


NUPeko antzerki taldekoa izan nahi duzu?

Antzerki taldearen lan dinamika antzezlari batek dituen bi arma nagusiak indartzeko teknikak eskuratzea izango da: gorputza eta ahotsa. Klaseetan gorputz adierazpenaren dinamikak, arnasketa teknikak, ahotsaren erabilera eta proiekzioa eta beste hainbat landuko dira, hala nola interpretazioa, erritmoa, etab.

Antzerkiarekiko, antzerkia ikusteko, antzerkia irakurtzeko zaletasuna sortzea da azken helburua, baina horretarako antzerkia interpretatu behar dugu.

Bi antzerki muntaia egingo dira: lehenengoa eszena independenteekin esperientzia eskuratzeko egingo da, eta apiril amaieran edo maiatz hasieran jokatuko da lehen aldiz  unibertsitatean.

Bigarren muntaia esperientzia gehien duten ikasleekin egingo da, eta gure unibertsitatea ordezkatuko du hainbat hiritan egiten diren erakusketetan.

Helburuak:

-Ikasleei antzerki kultura on bat eta bere sormen artistikoa garatzeko tresna egokiak ematea.

-Adin guztietako antzezlariak eta ikus-entzuleak, azkarrak, kultuak eta antzerkia eginez eta ikusiz gozatzeko gai direnak, prestatzea.  Ezin dugu ahantzi helburua ez dela antzerkiko profesionalak sortzea, baizik eta beren esku  jartzea beren nortasuna behar bezala garatzeko gaituko dituzten tresnak.

-Unibertsitateko, eta, hedaduraz,  gure hiriko kultura bizitza dinamizatzea.

-Egindako lana NUPeko kultura aktiboa agertzeko bitarteko gisa adieraztea.

Inguruko kultura bizitza bultzatzeko  eta programatutako jardueretan parte-hartzea sustatzeko interes horri dagokionez, garrantzitsua iruditzen zaigu proposamen zehatz batzuk egitea:

-Hainbat hiritako beste lantegi batzuekin harremanak izatea, eta topaketak edo egindako lanen erakusketak sustatzea.

-Topaketak artistarekin eta hainbat sormen prozesuren jarraipena.

Norentzat:

Aukera ikusten dutenentzat antzerkiaren bidez aurreiritzi eta segurtasunik eza ugari gainditzeko, pertsonaiak sortuz sormena sustatzeko, ahozko adierazpena eta gorputz adierazpena hobetzeko, norberaren burua hobe ezagutzeko eta gure mugak zein diren jakiteko, emozioak kontrolatzeko, lotsa garaitzeko, autoestimua hobetuz nor bere buruan konfiantza izateko.

Ez da beharrezkoa aldez aurretiko esperientzia izatea.

Jarduerak:

Izena emandako ikasleen gaitasun, kopuru, adin eta abarretara egokitutako antzerki-muntaia bat antzeztea da lantegiko jarduera nagusia. Muntaia bat erakustea helburu duen antzerki talde egonkor bat sortzea eta gero garatzeak ez du bat etorri behar aurrez ezarritako metodologia batekin,  banakako eta taldeko faktore ugari daude, une jakin batean aurrez ezarritako jarduera-egitura bat alda dezaketenak. Egunez egun aldatzen eta aberasten den lantegi bat da. Nolanahi ere, beti da interesgarria aldez aurretiko planteamendu bat edukitzea, zeinari buruzko xehetasunak jarraian emango baititugu, baina oso kontziente izan behar dugu sortzen diren aldaketa guztiak geureganatu behar ditugula.  

Horrek gaitasunak eskuratzeko jarduerak egiten hastera behartzen gaitu. Jarduera horien bidez parte-hartzaile guztien lehen ebaluazio bat egingo dugu haiek sakon ezagutzeko, taldearen maila zein den eta bere ezaugarriak, abantailak, eragozpenak eta mugak zein diren zehazteko. Aldez aurretiko ezagutza hori garrantzitsua da, esaterako, zein muntaia mota aukeratu behar dugun eta zein lan antzeztu behar dugun zehazteko. Orain emango diogu garrantzia eta bereziki landuko ditugu hainbat gai, hala nola, gorputz adierazpena, ahotsa, mugimendua.

Behin muntaia edo ideia aukeratu eta gero, aplikazio-jarduerak landuko ditugu. Xede jakin bat duen ariketa sail bat. Lanaren estiloaren arabera, testuak gehiago landuko ditugu kontuan hartuz egilearenak ote diren, mimika duten keinu bidezkoak diren, erritmoa eta mugimendua dituzten, ikusizkotik gehiago baldin badute, etab.  

Egin daitekeen banaketa bat egin eta gero, indartzeko jarduerak landuko genituzke.  Jarduera nagusitik hainbat jarduera eratorriko dira etengabe, lana geureganatzeko zuzenketa tekniko soilak egitea  ez ezik, hainbat edukiren ariketa oso zehatz eta espezifikoak eginez sakontzea eskatuko dutenak: erregistro aldaketak, bat-bateko saioak, espazioaren erabilera, aldarte-egoerak, etab. Ikasleak bere pertsonaia sortu behar du, eta orain da garaia.

Ariketa talde guztiekin batera, nahitaezkoa izango da aztertzeko jarduerak lantzea, gure helburua betetzeko beharrezkoak direnak eta mintegien bidez egin daitezkeenak jarduera nagusiarekin tartekatuz: makillajea, argiztapena, eszenografia, etab.

 


MATRÍCULA CURSOS CULTURALES 2018-2019
    

Eskura ezazu Kultura aldizkaria
Inscríbete a nuestro boletín cultural (enlace a página web)

Unidad de Cultura y Deportes
Edificio Secuoya
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 90 97 | 16 89 72 | 16 84 78
Fax. 948 16 96 50
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua