Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Oinarriak

Proiektu Kulturalen 2024ko deialdia

INFORMAZIO OROKORRA Xedea
Nork aurkezten ahal du proiektu bat?
Hautaketa-irizpideak
Deialdiaren oinarriak
ESKAERA Eskaera: 2023ko azaroaren 17a arte 14:30 arte
HAUTATUAK Hautatutako proiektuen zerrenda

XEDEA

Deialdi honek hauxe du helburua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle ofizial eta ez-ofizialen artean kultur jarduerak bultzatu eta sustatzea.

Ikaslea bazara eta kulturaren arloan Unibertsitateko komunitateari aurkezteko moduko ideiarik, proposamenik edo kezkarik baldin baduzu, animatu, eta aurkez ezazu deialdi honetan. Laguntza emanen dizugu hura hezurmamitzen eta abian jartzen.

Noiz gauzatuko dut proiektua? 2024an zehar.

Proiektu bakoitza 1.000 eurorekin finantzatuko da gehienez ere.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezten ahalko du, banaka edo taldean.

 


 

NORK AURKEZTEN AHAL DU PROIEKTU BAT?

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa ofizialak edo ez-ofizialak egiten ari diren ikasleek, baita gradu edo master amaierako lana edo doktoretza bukatu gabe dutenek ere.


 

AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

Irabazi-asmorik gabeko proiektua behar du, Unibertsitatearentzat interesa duena.

Originaltasuna eta berrikuntzak aintzat hartuko dira.

Unibertsitateko komunitateko kideei eta bereziki ikasleei parte hartzeko aukera ematen dieten proiektuak lehenetsiko dira.

Kontuan hartuko da proiektuak aukerarik eskaintzen ote duen NUPeko beste talde batzuek, ikasleen elkarteek edo barneko nahiz kanpoko entitateek parte hartzeko.

Aintzat hartuko da kultur jarduerak proiektua aurkezten duen pertsonak (edo pertsonek) aldez aurretik egin ote dituen, egokiro egin diren eta Unibertsitateko komunitatearentzat interesgarriak izan ote diren.

Aintzat hartuko da proposaturiko jarduerak irekiak ote diren Unibertsitateko komunitateko kide guztientzat, hau da, Unibertsitate osoarentzat ote diren lagungarri.

Unibertsitatearen helburu orokorrekiko eta deialdi honetan planteatutako balioekiko koherentzia-maila.

 


DEIALDIAREN OINARRIAK

Deialdiaren oinarriak

1674/2023Ebazpena

 


 

ESKAERAK

Aurkezteko epea: 2023ko azaroaren17ko 14:30 arte

Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:


 

AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

2024ko proiektu kulturalak behin betiko hautatzea.

2610/2023 Ebazpena, 2023ko abenduaren 14koa