• ES
  • EU


Komunikazioa


EZTABAIDA KLUBA

  • Doan

  • Zuzendaritza:

    Miren Sarasíbar Iriarte

Aurkezpena

ECTS kredituak: 1

Aurten ere abian da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Eztabaida Kluba. Oratoriarekin eta eztabaidarekin lotutako jardueretan prestatzeko interesa duten ikasleei zuzenduta dago, edozein dela ere haien fakultatea edo unibertsitate-eskola. Miren Sarasíbar Iriarte irakasleak koordinatzen du (Administrazio Zuzenbideko irakasleak).

Aurreko ikasturteetako esperientzia oso positiboa izan da Eztabaida Klubean parte hartu duten ikasleen iritziz. Klub honetako kide bazara, elkarrizketan eta eztabaidan aritzeko teknikak ikasiko dituzu, bai eta erretorika erabiltzen, aurkakoari aditzen eta gai bati buruzko iritzia eratzen ere. Gainera, zure gustukoa ez den jarrera bat defendatu beharko duzu beharbada, arrazoiak emanez, kontra egingo dizun talde baten aurrean.

Trebetasun horiek funtsezkoak dira edozein ikaslerentzat, eta oso erabilgarriak unibertsitateko ikasle gisa prestatzeko. Izan ere, besteak beste, Gradu edo Master Amaierako Lanak ongi prestatzeko eta defendatzeko balioko du. Etorkizunari begira, oratoriarako eta argudiatzeko ahalmenak oso balioetsiak dira edozein lanpostutarako. Beraz, segurtasuna, sineste sendoa eta sinesgarritasuna unibertsitateko ikasle batek eskuratu beharreko trebetasunak dira.

Lehen seihilekoan, saio teorikoak eta praktikoak egingo dira, eta aukera izango duzu eztabaidarekin eta barne lehiaketekin lotutako jarduerak ere egiteko. Bigarren seihilekoan, berriz, ezagutzak sendotzeko eta praktikan jartzeko prestakuntza jasoko duzu, NUPeko Eztabaida Klubean erabil ditzazun.

Tazitok esan zuen bezala, “elokuentzia arte guztien ama da”.