• ES
  • EU


Kultura

Hasiera/ Kultura/ Kultura gelak/ Irudia eta soinua

Irudia eta soinua


Argazki-ukituak photoshoparen bidez

  • Doan

Aurkezpena

Kredituak: 3 / ECTS: 1

Ikastaroak erakusten du Photoshop maila ertainean erabiltzen. Ikastaroan zehar ikasleak ikasiko du argazki-ukituak egiteko beharrezkoak diren tresna guztien erabilera, baita programak eskaintzen dituen teknikak ere.

Oso ohikoa da argazki batek akats txikiak edukitzea fokuratzean, kolorean, saturazioan edo esposizioan, eta Photoshopek laguntzen ahal du beroriek konpontzen, eta horrela agian bestela atzera botako liratekeen jatorrizkoak kalitate oneko argazki bihurtzen ahal dira.

Ikastaroa zerotik hasten da, ez da aldez aurretik inolako ezagutzarik behar argazkiak editatzeko programei buruz.

Programatutako saioetan, ikaslea joango da lortzen ezagutza teorikoak, berehala praktikan jartzeko. Idatzizko dokumentazioa emango da, baita argazkiak ere haien gainean lan egiteko eta modu honetan prestakuntza teorikoa tinkoagotzeko.

Ikastaroen helburua da lortzea bertara joaten direnek argazkiak ukitzeko maila ertaina lor dezaten. Maila hori lortuz gero, arazorik gabe tratatuko dituzte argazkien akats ohikoenak. Ikastaroa edozein argazkizaleri zuzentzen zaio, bere lanaren emaitzak hobetzeko teknikak ikasteko gogoa duenari. Egokiena reflex kamerekin egindako argazkiak tratatzen bada ere, kamera konpaktoekin edo beste edozein kamerarekin -bridge, csc, mirrorless, etab.- egindakoak ere tratatzen ahal dira. Erabiltzen den argazkitarako ekipoa ez da inola ere oztopo izango ikastaroan parte hartzeko.

Gai-zerrenda:

1. Argazki-konposizioaren arauak.

2. Kolorearen osaera argazkigintza digitalean. Kolore-mailak.

3. Kolore motak: RGB, LAB eta CMYK. Irudi motak: JPG, RAW, TIFF, PSD

4. Kolore histograma eta bere interpretazioa.

5. Kurbak eta mailak.

6. Photoshopeko tresnak; akatsak aukeratzea, ezabatzea, koloreztatzea, marraztea, zuzentzea.

7. Photoshopen ukitze-menuak.

8. Geruzetarako sarrera.

9. Geruzak batzeko moduak: iluntzeko, argitzeko, kontrastatzeko, koloreztatzeko.

10. Photoshopen filtroak. Kontzeptua eta erabilera.

11. Argazkiak hobetzeko teknikak; kontrastea, saturazioa, gainesposizioa eta azpiesposizioa.

12. Erretratuen tratamendua.

13. Paisaien tratamendua.

14. Zuri-beltzeko argazkigintza.

15. Teknika aurreratuak: fokuratze aurreratua, aukera konplexuak, erretratu-ukitze aurreratua, efektu bereziak, zarata digitalaren tratamendua.

16. Laburbilketa.