• ES
  • EU
  • EN


Aurkezpena


Gizarte Kontseiluak onetsi zituen, 2014ko apirilaren 9an, osoko bilkuran, 2014-2016 aldirako Lan Ildoak.

Ildo hauek 2012-2014 aldiko ildoei jarraitzen diete, zeinak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren III. Plan Estrategikoarenekin lerratu baitziren. Plan Estrategiko hori Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak eta Gobernu Kontseiluak onetsi zituzten 2011ko maiatzean. Lan Ildoak, beraz, Unibertsitatearen helburu estrategikoak lortzera bideratzen dira.

Jarduera hauek garatzeko, eta Kontseilua arautzen duen Foru Legeak aurreikusten duen bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen giza-baliabideen laguntza dago, eta bereziki gai bakoitzean adituen diren errektoretza taldeko kideena. Horregatik, ildoetako bakoitzean aipatzen da Plan Estrategikoarekiko lotura, eta zer laguntzarekin bultzatuko den ezartzen da.