Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Funciones

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Foru Legeak dio Gizarte Kontseiluaren eginkizunak direla izaera ekonomikoa duten Nafarroako Unibertsitate Publikoaren jarduerak eta haren zerbitzuen errendimenduari buruzkoak gainbegiratzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzazioan gizarteak parte har dezan sustatzea.

Lege honek lau arloren bueltan sailkatzen ditu Gizarte Kontseiluaren eskumenak. Jarraian aipatuko dira eskumen horietako batzuk. Zerrenda osoa ikusteko, kontsultatu Legearen II. Kapitulua, “Natura, helburuak eta eskumenak”.

Jarduera ekonomikoak

Lehenbiziko arloa: izaera ekonomikoa duten jardueren ikuskapena.

  • Izaera ekonomikoa duten unibertsitatearen jarduera ekonomikoak ikuskatzea eta hobetzeko ildoak proposatzea.
  • Unibertsitatearen zenbait urterako programazioa eta urteko kontuak onestea
  • Proposamenak egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuak izenpetuko lituzketen finantzaketa-hitzarmenak edo kontratu-programak hobetzeko
  • Irakasle eta ikertzaileentzako ordainsariaren kontzeptu gehigarriak ezartzea izaera orokorrerako ezarritakoei.

Zerbitzuen kalitatea

Bigarren arloa: zerbitzuen kalitatea eta errendimendua ikuskatzeko eskumenak

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errendimendua eta kalitatea ikuskatzea, alor guztietan, eta hobetzeko ildoak proposatzea.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kalitate Planaren prestakuntzan parte hartzea, eta proposamenak egitea bere zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko.
  • Irakaskuntza- eta ikerketa-lanaren kanpo- eta barne-ebaluazioen emaitzak ezagutzea, eta hobetzeko neurriak proposatzea.

Erakundearen garapena

Hirugarren arloa: plangintzarako eta erakunde-garapeneko eskumenak.

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Plan Estrategikoaren proiektuaren prestaketan parte hartzea eta Gobernu Kontseiluarekin adostea.
  • Errektorearekin adostea Unibertsitateko kudeatzailea izendatzea.
  • Ikasleen aurrerapena eta iraunkortasuna arautzen dituzten arauak onestea.
  • Eskolak eta fakultateak sortu, aldatu edo kentzeko, edo irakaskuntza ofizialak jarri edo kentzeko proposamenen berri ematea.

Gizartearekin harremanak

Laugarren arloa: gizartearekin dituen harremanen sustapena.

  • Jardueren urteko plan bat onestea, Unibertsitatearen eta bere inguru kultural, profesional, ekonomiko eta sozialaren arteko harremanak sustatzea, eta gizarteari ezagutaraztea Nafarroako Parlamentuaren bidez.
  • Eragile ekonomikoek eta sozialek Unibertsitatearen irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketan parte har dezaten sustatzea.
  • Unibertsitateko tituludunen lan-egoerari eta irakaskuntza berrien eskaerari buruzko azterketak egin daitezen sustatzea.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakaskuntza, ikerketa eta zabalkundea bizkortzea, batez ere arlo produktiboekiko loturei dagokienez, laguntza emanez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, enpresen eta sare sozialaren arteko ikerketa- eta garapen-proiektuei, bai eta Unibertsitateko ikerketen emaitzak transferitu eta zabaltzeko politikei ere, gizartearen behar eta eskariei erantzunez.
  • Unibertsitateko politikaren alderdi nabarmenei buruzko gogoeta eta eztabaida sustatzea, Unibertsitateko komunitatearen eta inguru sozialaren parte-hartzearekin.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta ikasle ohien arteko harremanak sustatzea, loturek iraun dezaten, eta Unibertsitatearen aldeko mezenasgo-ekintzak bultzatzea.